Urriko ibilaldia

No profile photo maite ditut maite | 2007-10-04 23:11

Urriaren 28an Gorbeiara.

Dakizuenez, urrian eta maiatzean Sakana osoko ibilaldiak antolatu ohi ditugu, autobusez, mankomunitatearen laguntzarekin. Deialdia ikastetxe guztietara irekita badago ere, normalean Altsasuko eta Etxarriko ikastoletakoak mugitzen gara honen inguruan, batez ere antolaketan. Lehengoan bilera egin genuen eta, kontuan hartuta azkenekoetan kostaldera jo dugula, oraingoan mendialdera itzultzea erabaki genuen, zehazki Gorbeiara, inguru haietan udazkenak paisaia ederrak eskainiko dizkigulakoan.

Autobusa goizeko 8:30etan abiatuko da Irurtzundik, nork bere bazkaria eraman beharko du, eta prezioa hau da: helduek 5,50 € eta haurrek 3,50 €. Iñigo Aritza eta Andra mari ikastoletan eta Sakanako Mankomunitatean eman dezakezue izena, urriaren 23ra arte.


Utzi iruzkina: