Kategoria: gorbeia
Urtarrilak 8 ditu gaurkoan, Larunbata, eta Sorgin Mendi Taldeak Bizkaiako lurrak konkistatzeari ekin dio lehendabizikoz, Arratia bailarako Gorbeia Parke Naturalera bixita egineaz hain xuxen; eta gainera 4 “biker”-ek osatutako taldearekin! Ni neroni,Kabestrus,Aitzetas, ta Mattin.Badoa,badoa,…taldea hazten, 5. Nor ote? Zeanuri herriko Saldropon utzi ditugu kotxeak 10:00-ak baino pixkat lehenago, euri tanten mehatxupean! Ni neu naiz gaur talde-gidari, ta habiatu ta segidan haoi zaizkit ibilbidearen nondik-norakoei buruz galdezka;”gogorra al da?”, ”zein altueraraino igo behar degu?”uuuu...
Gorbeia da Euskal Herriak daukan tokirik politena eta bideo honek bere lekurik interesgarrienak erakusten ditu Gontzal Mendibil abeslari arratiarraren eskutik. Gorbeia oso leku garrantzitsua dauka nire bizitzan hor igaro ditudalako nire gaztaroko denbora asko, Bizkaitar guztientzat leku hau ikaragarria da, baina baita Arabako hainbat herrientzat ere: Murgia, Izarra.... Azkenean Gorbeia da Araba eta Bizkaia lotzen dituen tokia da.
Iraila aldera egin Gorbeiara egin genuen eskapadatxoaren irudia da honakoa. Sekulako haizea zebilen arren, lortu genuen gurutzera igotzea. Araba eta Bizkaiako mendirik altuena da Gorbeia.
Gorbeiako gurutzean izan gara. stop. Bide gogorra (Barazarko portutik Saldropo aldera eta handik Atxuri gainditu, Aldamin atzetik pasa eta tontorreraino), baina lortu dugu. stop. Haurrak onenak. Stop. Helduak ere bikain. Paisaia ikusgarria, eguraldia paregabea. Stop. Hitz batez: mundiala! Pena pixka bat, etorri ez zaretenongatik, ederra izan delako, benetan. Stop. Azaroan ikusiko gara, ez dugu etsiko. Stop...."Maritxu sube al alto y verás a la crus del Gorbea brillar, y cuando estés arriba, dirás: Gora! Andramari ikastola!Lalalala lalalala lalalalalalala..."
Gorbeia ezagutu nahi baduzu, hona hemen argazki batzuk!