BTT GORBEIA INGURUETATIK
Urtarrilak 8 ditu gaurkoan, Larunbata, eta Sorgin Mendi Taldeak Bizkaiako lurrak konkistatzeari ekin dio lehendabizikoz, Arratia bailarako Gorbeia Parke Naturalera bixita egineaz hain xuxen; eta gainera 4 “biker”-ek osatutako taldearekin! Ni neroni,Kabestrus,Aitzetas, ta Mattin.Badoa,badoa,…taldea hazten, 5. Nor ote?
Zeanuri herriko Saldropon utzi ditugu kotxeak 10:00-ak baino pixkat lehenago, euri tanten mehatxupean!
Ni neu naiz gaur talde-gidari, ta habiatu ta segidan haoi zaizkit ibilbidearen nondik-norakoei buruz galdezka;”gogorra al da?”, ”zein altueraraino igo behar degu?”uuuuuuuuuuu…..!!! kezkak,zalantzak,….kaka usain pixkat somatzen da.“Lasai, hasiera xuabea degu,TXIRI-TXIRI, ta igoerei dagokienez, ibilbidean zehar pare bat tramo oso gogor…baina,baaa! zimentatuak eta nahiko laburrak.”
Minutu gutxitan egin dugu topo lehen paretarekin,Lanbreabe auzotik Iondogortaraino doan zementuzko aker-bidearekin, hankazuztarrak berotzeko astirik ia gabe.Lehen metroak eskalatzen hasi ta gutxira hasi gera S-ak egiten, ta paretean bakoitza bere lekua hartzen hasi da; Izpegiko rekordman-a aurrera,moooooootel,kooooostata…pedalkada “alegre”-rik gabe,atzeraxeago Kabestrus…S-en ordez Z-ak ere egiten, ta ni haiei ezin segirik…; Mattin “Carlos Sastre”-ren modun, dosifikatzen..ja! hemen ez dago dosifikatzerik, %20-a besterik ez duten pare bat malda aprobetxatzen dira arnasari buelta emateko, gainontzekoa hortik gora baita. Jodeeeee….bihotza eztarrian,malda%22, taupadak ezin konta,%23,aurpegia zimur bezain zurbil,%24, zangoak lehertzear,%25,…….zer da hau? Puto Txanpi! ta ez da amaitzen.Egia da, “Todoterrenoan” askotan igo dut eta ez zirudien hainbesterainokoa.Kabestrusek“Estas amarillo”esan dit malda-oztopoa gainditu ta beriengana iritxi naizenean, Aitzetasek “jode…pretenporadan hau ezin da egin!”
Arrazoi dute, too much! Mattinek ez dit ezer esan, ez gogo faltagatik, ezin duelako baizik.“
Bengaa…goazen” animatu gera elkar, hurrengo ordubetea goraberatsua baina nahiko errexa da,Iondogortatik Pagomakurrera Karkabitxuetatik, eta buelta.Iondogortara iritxi arte elkarrizketan goaz, dixfrutatzen, gurpilak lokazten,….biking! Baina…kauen la puta! Beste pareta,”eeeeh?!!!!” dio Aitzetasek indartsuena izanda ere, bai jauna zuekin…….IONDOGORTA-ARIMEKORTA pareta!Azken 500-600 m.-ak(????) %20-ko batazbestekoan….etab.etab………no comment! “Ostia,joder,..kauen…ke es esto? Pufff..chaval”, inork esan ezin dituen hitzak, baina nere taldekideengan somatu daitezkeenak.
Too much! (2ª parte).Atsedenalditxoa, barrita energetikoak….(Luiggin gominolak falta,kauen!), ta zigarrotxoan ondoren, “downhill”…goitik behera gustoaaaaaaa!!! Hau bai!
Nere teoria
: orain Arimekortatik bera GOZATZEKO aurreko SUFRIKARIO hau pasa beharra dago.Undabe errekaren hertzetik, repetxiton bat gehiago pasa, ta 3 ordu terdiren buruan iritxi gera habiapuntura, labean ondo urtutako mantekillaren gisan! Uuufa!
Basaurin dutxa axkar bat,BASAURIKO izena duen jatetxean egindako ahaleginaren pareko bazkaria(kamareroak esan digu:“antes del 2º plato os saco 4 platos pa compartir”,eta bakoitzari 4 platerkada + bigarren platera atera dizkigu! 5 platera!; hain aurpegi txarra ekarri ote degu), eta kafetxoan ondoren “EGIN DEZAGUN URRATSA” deialdira joan gara Bilboko kaleetara, goizean nahiko urrats egin izan ez bagenu bezela! Harrapatzak!
THE END
Iruzkinak
Utzi iruzkina: