Etxebizitzak eraikitzea eta kontuak ateratzea

josu 1456149891816 Josu | 2007-06-01 00:13

Eibarko Txonta auzoko proiektuan 1000 etxebizitza egingo dituzte. KTBn Arriolak esan zuen, gutxiago egin ezkero, kontuak ez zirela ateratzen. Hori erantzun zien Aitor Alberdiri (650 etxe eta polikiroldegia egiteko proposamena) eta Regina Otaolari (Txonta osoa Babes Ofizialeko izatea aztertzeko eskaera). Kontuak ez ziren ateratzen... eraikitzailearen irabaziak tartean daudelako, noski. Baina akaso instituzioek badute zer eginik asuntu honetan. El Mundon irakurri nuen martxoan "El Pocero"ren kasua.

Tipo honek kostu-prezioan saltzen ditu etxeak, merkatuan baino BOST ALDIZ merkeago. Babes Ofizialeko Etxeak baino merkeago, alegia... Eibarrera askotan etortzen zaizkigu Espainaldeko hainbat alkate -sozialistak gehienak- eskilara mekanikoak ikustera. Fuenlabradan ere PSOE dagoen aldetik, akaso gure Udal ordezkariek bisita egin beharko lukete "El Pelucas" tipo hau ezagutzeko, eta, Eusko Jaurlaritzako bat edo beste eskutik helduta badoa, hobe...


Utzi iruzkina: