Campsen 900 euroak eta subnormalak garenaren azken froga

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2010-02-24 20:44
2

Atzo bertan entzun nuen telebistan Francisco Camps gizajoak 900 euro besterik ez dituela bankuan, etxe bat duela beste norbaitekin batera (ez dut jakin nahi norekin…) eta horretaz gain, dagoeneko hamabost urte dituen auto bat duela. Hori omen da Camps umilak duen jabetza guztia.

Ba garbi daukak bere amak ez ziola gauza bat egiten erakutsi: ahorratzen! Ea, nola da posible, gutxienez hilabetean 5000 euro kobratzen dituen tipo batek (hilabete batzuk behar ditut nik hori irabazteko…), bankuan 900 euro izatea? Nik esango dizuet, ez da posible!

Hori guztia gutxi balitz, gaur goizean beste berri batekin topatu naiz egunkarian. Valentziar Autonomiko (V eta TZz, ez dut sekula ulertuko…) diputatuen %10ak ez du etxerik jabetza moduan (bai bai, makurtu zaitezte ke nos la estan metiendo). Ladrilloaren erresuman, kargu publiko garrantzitsuak dituen jendeak ez du etxerik? Ba hau ere, ez dut uste posible denik.

Subnormalak gara! (hitzaren zentzurik literalenean). Horrelako berri bat agertzen da eta barre egiten dugu, "nola sinistuko du ba hori?" Telebista saioetan ere (Falete alde batera utzi), eta berriarekin bromak egiten hasten dira. "Ze barregura jajaja". Ba barregura ez! Subnormalak gara!

Nola da posible soldata eta jabetza artean horrelako desfasea egotea (ez ahaztu ze traje ibiltzen dituen tipoak…) eta epaitegi bat, hazienda edo dena delakoa ikertzen ez hastea? Gu ari gara barre egiten berria irakurtzean baina benetan, bera da barre egiten ari dena eta gutaz ari da!

Tipo hori jabetzak ezkutatzen ari da (beste mila politikariren moduan) eta inork ez du ezer egiten. Zer gertatuko ote litzateke egun batean, ni neu (nire soldatatrekin), BMV batean lanera agertuko banintz, asteburuan nire Cerlerreko etxera joango banintz nire eski berriekin gustora eskiatu ahal izateko eta udan, nire zortzi metroko belaontzian Hondarribitik Bermeora joango banintz? (hozkailua txanpanez josita noski). Erantzun erraza. Norbait ofizioz sartuko litzateke diru hori nundik atera dudan ikertzera eta kartzelan amaituko nuke droga, arma edo produktu iberikoen kontrabandoagatik (Goenkalen gertatu zen…).

Ba hori gertatuko litzatekeen bezala, tipo horrek gutaz barre egiten duela publikoki onartzean berdina gertatzea esperoko nuke. Badakit ordea, ez dela horrela izango eta badakit, ni, zu, eta gu bezalako subnormal guztiak, gure herriko zine aretoetan esertzen jarraitu beharko dugula gure politikariak bonbo batetik gure zenbakia atera eta etxe bat salneurri normal batean (munduko komilla guztiekin) erosi dezakegula erabaki arte.

Eta orduan, begiak zorion malkoz dariola ditugula eta gehien maite dugun jendeari besarkatuta gaudela, orduan, gure zenbakia atera duen turnoko zinegotzi, alkate, etxebizitza sailburu, lehendakari edo presidenteari eskerrak eman beharko dizkiogu. Laburbilduz, horixe, subnormalak garela

oier u.

oier u. 2010-02-25 08:17 #1

Hemen subnormal bat,

Arturo Valls, Francisco Camps..? Bestela ez dakit nondik atera duzun... jajaja

Eta bai, subnormalak gara, eta lo gaude, amesgaiztoan. Inork ez du esnatu nahi baina...

indezent

indezent 2010-02-25 09:19 #2

jajajaja zuzenduta. Konturatu ere ez naiz egin. Agian, uste dudana baino lokartuago egongo naiz...

Utzi iruzkina: