Luxuzko etxebizitzak eraikitzen... eta aldarrikapenak ezabatzen !!

berangonbizi 1456131440904 Berangon.. | 2007-09-19 17:03
2

Horretan dabil Berangoko Udala momentu hauetan. Santa Ana auzoan luxuzko etxebizitzak eraikitzen jarraitzen du, berangotarrok ditugun beharrizanak entzun barik, Berangoko landa eremua izorratuz eta baserriak eraitsiz, gazteak kale gorrira kondenatuz...

Baserriak eta landaguneak txaletez josi nahi ditu Udalak, berangotarron interesak begiratu beharrean kanpotar eta espekulatzaileen mesedeetara jarriz. Egun ezagutzen dugun Santa Ana osoa desitxuratu gura dute Partido del Negocio Vascokoek: urbanizazio eta txaletez beteriko lotarako auzoak, inolako bizi barik, komertziorik gabe, gazte giro barik..

Eta gainera, euren txantxulloak kritikatzen dugunok ez dugu egoera salatzeko eskubiderik. Egunotan Udalak etxebizitza eskubidearen aldeko kanpaina guztia ezabatu eta kendu du. Horrek erakusten du Udalak gazte berangoztarroi digun beldurra: gazte, garaipena gurea da, goazen gure etorkizuna gure herrian eraikitzera!

gazte

gazte 2007-09-25 23:49 #1

uooo pankarta bat egin duzue! que nibel<br />

beste gazte bat

beste gazte bat 2007-09-28 16:49 #2

ba zergatik ez zara zu ere animatzen zerbait egitera, besteon lana gutxietsi beharrean?


Utzi iruzkina: