Kategoria: luxuzko
Horretan dabil Berangoko Udala momentu hauetan. Santa Ana auzoan luxuzko etxebizitzak eraikitzen jarraitzen du, berangotarrok ditugun beharrizanak entzun barik, Berangoko landa eremua izorratuz eta baserriak eraitsiz, gazteak kale gorrira kondenatuz... Baserriak eta landaguneak txaletez josi nahi ditu Udalak, berangotarron interesak begiratu beharrean kanpotar eta espekulatzaileen mesedeetara jarriz. Egun ezagutzen dugun Santa Ana osoa desitxuratu gura dute Partido del Negocio Vascokoek: urbanizazio eta txaletez beteriko lotarako auzoak, inolako bizi barik, komertziorik gabe, gazte giro ...