Axpe 22, ilegalitatea legeztatu nahiean.
Zigor penala eskatzen dugu Axpe 22ko obren erantzulearentzat.
Auzoartekotik obrak ilegalak direla salatu dugu askotan, besteak beste, eraikina ahal baino altuagoa delako.
Zigor penala eskatzen dugu Axpe 22ko obren erantzulearentzat. Auzoartekok obrak ilegalak direla behin eta berriz salatu du Busturiko udaletxean, eta Arartekoarengana ere jo dugu.
Obrak gelditzea eskatu dugu hainbat aldiz, baina ez dugu lortu. Horrenbeste salaketa administratibo jarri ostean, ikusita ez digutela kasurik egin eta gaia benetan larria dela, tribunaletara joko dugu. Dagoeneko eman diogu ordena abokatuari obren erantzulearen aurka salaketa penala jartzeko.
Axpe 22an egiten ari diren etxebizitzak direla eta, hainbat arrazoi ilegalak badira salatzeko: Legean oinarrituta, eraikinaren eta ondoko guneen artean egon beharreko muga ez dute errespetatzen. Errepideen jabetza publikoa ere ez da errespetatzen.
Dokumentazio falta dagoela ere salatzen dugu, eta eraikitzeko ezarrita dagoen gehienezko altuera ez da errespetatzen. Obrako garabia ere lizentzia barik dabil.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: