Kategoria: salaketa
Bizarrain elkarteak ikerketa egin du publizitatean euskarak duen presentziaz, eta horren albistea egin du Hitza egunkariak. Irakurri hemen Euskaran ere, beherapenakHorren haritik, Bizarrainek sinadurak bilduko ditu publizitatea euskaraz ere egitea eskatzeko saltegiei, eta horren albistea egin du Noticias de Gipuzkoa egunkariak. Irakurri hemen Elkarbanatu
San Luis Gonzaga plazan eraiki duten etxetzarreko etxebizitzak saltzeko sustapena egiten ari da Larcovi enpresa. Ohartuko zaretenez, gaztelania hutsez egiteaz gain, 'La Vaguada' izen arrotza jarri diote. Gaizki, oso gaizki egina. Elkarbanatu
Iberdrolak euskara erabat testimonialki erabili du bere ohar honetan.. Behin euskararekin hasita ezin al zuten osorik itzuli?Eta Musikum-ekoek jarri dituzten oharrek badute kontraesan itzela, ikastaroak euskaraz izango direla eta kartela gaztelania hutsez jarri! Elkarbanatu
Berriro ere, propaganda egin duen aldi guztietan bezala, euskalraren aztarrenik ere ez du ageri Muebles Secoren publizitateak. Zure beharretarako, kontuan izan ezazu establezimendu honetan baztertzen zaituztela, euskaldun. Elkarbanatu
Eroskiren apirileko publizitateak ezusteko desatsegina eragin digu. euskarari presentzia handia ematen badio ere, hainbat produkturen zehaztapenak gaztelania hutsez ematen dituela ikusi dugu. Hizkuntzen arteko oreka berrartzea eskatzen diogu Eroskiri hemendik.
Berriro ere egin dute. Donostiako udalaren Casareseko KZ Guneak altzatarroi apirilean eskaintzen dizkigun 17 ikastaroetatik soilik 6 izango dira euskaraz, gainerako 11k gaztelaniaz. Berdintasunez tratatzea exijitzen dugu, euskara ofiziala denez, euskaldunon hizkuntza-eskubideak erabat bermatzea dagokio udalari.
Hori da Donostiako udalaren Casareseko KZ Guneak euskaldunoi martxoan eskaintzen dizkigun ikastaroen neurria. 28 ikastaro zenbatu ditugu eta horietatik soilik 9 izango dira euskaraz. Hori da bazterkeria hori, euskaldunok merezi dugun neurria ez omen da berdintasuna, guri herena... Berdintasunez tratatzea exijitzen dugu, euskara ofiziala denez, euskaldunon hizkuntza-eskubideak erabat bermatzea dagokio udalari.Donostiako KZ Guneak
Higitu elkarteak ez du euskaraz hitzik ere idatzi! Grupo Eibar enpresak buzoiratu duen eskuorriak euskaldunekiko erabateko bazterkeria erakusten du. Aldaketa exijitzen dugu!
“Metro bat Donostiarako” erakusketa jarri dute Donostiako Udalak eta Eusko Trenbide Sareakek, Tomasenea kultur etxean. Idatzizko euskarriek euskaldunon hizkuntza-eskubideak errespetatzen dituzte, baina ez hala proiektatzen duten bideoak, gaztelania hutsez baitago. Kaltea lehenbailehen zuzentzea exijitzen dugu. Hitza
Hirian
Hau gehiegizkoa da, euskaldunoi ez zaigu batere begirunerik! Euskara ofiziala omen da, baina Altzan ez da sumatzen. Akaso agintari berrien eragina da?
Donostiako autobus konpainiak Altzan abiatu duen linea berriaren berri GAZTELANIA HUTSEZ eman digu altzatarroi!! Santa Barbarako autobus geltokian ateratako argazkia duzue hau. Eta ez da lehenengo aldia, ikusi salaketen estekan lehenago ere kexatu izan garela horrelakoekin. Donostiako udalari eta autobus konpainiari, aski da! euskaldunoi errespetua, gure hizkuntza-eskubideak aintzat hartu, ez gara eta bigarren mailako hiritarrak!
Erdiak gutxienez euskaraz behar du. Egin duzuen moduan, euskaldunak baztertzen gaituzue. Bizarrain elkartean gustura lagunduko dizuegu euskaraz jartzen.
Durangoko San Fausto festetako pertsonaia nagusia da Patxikotxu. Ohiturari eutsiz, festen hasieran, Durangoko Santa Anako arkuaren gainean bera irudikatzen duen panpina jartzen dute. Urte bitan ordea, gauza deigarria gertatu zen Patxikotxurekin, izan ere, 2004ean burua moztu zioten baten batzuek eta honen oihartzuna Durangalde osoan zabaldu zen Durango TBren laguntzaz. Hortik egun gutxira, ekintza hura burutu zutenen bideo bat Durango TBra iritsi eta telebistaz bota zuten. Errebindikazio gisa eginiko bideo ironikoa zen, gizartean ematen diren arazoen kexak azalduz, Durangaldeko ar...
Gaurkoan , EHUn Ekonomia Aplikatuko katedraduna den Koldo Uncetaren artikulu zinez interesgarria eskuratzen dizuegu. El País egunkaritik fusilatu dugu testua. De lectura obligatoria.Sofismas y paradojas El TAV no da respuesta al 90% de las necesidades de movilidad del país, que deberán seguir cubiertas por carretera.El uso del sofisma parece haberse convertido en práctica habitual para muchos gobern...
Azaroa hasieran salatu genuen Nerecan zeneko orubean egiten ari diren lanetan kartel bat ezarri zutela gaztelera hutsez. Orain, 50 metrotan beste 7 kartel jarri dituzte, horietatik 6 gaztelera hutsez! Oso larria iruditzen zaigu, eta horien aldaketa exijitzen dugu. Ikus irudiak SALAKETAK atalean
AHTa babesten duten arduradun politikoak eta enpresa eraikitzaileak salatzeko konzentrazioak deitu dira bi aste hauetan.Azpiko irudian detaileak ikustea bdezute ere, lehenego konzentrazioa bihar osteguna arratsaldeko 19.00etan Lazkaoko plazan arduradun politikoak salatzeko izango da. Hurrengo konzentrazioa aldiz, datorren ostegunean Ordiziako plazan baita ere 19.00etan izango da. Euskal Herri mailako konzentrazioen kokapenak eta manifestua azpikaldean dituzue.Biak konzentrazio baimenduak izango dira. AHT GELDITU! INPOSAKETARIK EZ! PROTESTA BILKURAK AZAROAREN 22AN ETA 29AN Abiadura Handiko T...
Bizarrain kultur elkarteak salatu nahi du Nerecaneko etxeetan egiten ari den lanetan ezarri duten kartela gaztelera hutsez ageri dela. Berriro ere gertatu da eta gaitzetsi nahi ditugu Altzan sarriegi gertatzen diren euskaldunon hizkuntz eskubideen urraketak. Ikus argazkiak hemen atalean
Gure Jaimito (eta hau ez da izena aldatzea, maitasun osoz erabilitako txikigarri bat baizik) frankismoaren izaerari eta haren garaiko egoerari buruzko iritzi xelebre batzuekin etorri zaigu. Badakizue "Franco trajo una placidez extraordinaria a Euskadi" eta "muchas familias que vieron aquélla época con naturalidad y con normalidad" modukoak alegia.Ez zaitezte hipokritak izan. Ez didazue esango ezjakinean harrapatu zaituztela gizon honek. Ez ahal zenekiten onez gero nola pentsatzen duen? Niri behintzat ez nau harritu esan duenak, badakit eta nola pentsatzen duen. Harritu nauena zera da, kazet...
Zigor penala eskatzen dugu Axpe 22ko obren erantzulearentzat. Auzoartekotik obrak ilegalak direla salatu dugu askotan, besteak beste, eraikina ahal baino altuagoa delako. Zigor penala eskatzen dugu Axpe 22ko obren erantzulearentzat. Auzoartekok obrak ilegalak direla behin eta berriz salatu du Busturiko udaletxean, eta Arartekoarengana ere jo dugu. Obrak gelditzea eskatu dugu hainbat aldiz, baina ez dugu lortu. Horrenbeste salaketa administratibo jarri ostean, ikusita ez digutela kasurik egin eta gaia benetan larria dela, tribunaletara joko dugu. Dagoeneko eman diogu ordena abokatuari obre...
http://www.bailongo.net/social/social.php