Patxikotxu eta bideo irrigarri/salatzaileak

egunilun 1456132069370 egunilun | 2008-05-10 13:02

Durangoko San Fausto festetako pertsonaia nagusia da Patxikotxu. Ohiturari eutsiz,  festen hasieran, Durangoko Santa Anako arkuaren gainean bera irudikatzen duen panpina jartzen dute. Urte bitan ordea, gauza deigarria gertatu zen Patxikotxurekin, izan ere, 2004ean burua moztu zioten baten batzuek eta honen oihartzuna Durangalde osoan zabaldu zen Durango TBren laguntzaz.

Hortik egun gutxira, ekintza hura burutu zutenen bideo bat Durango TBra iritsi eta telebistaz bota zuten. Errebindikazio gisa eginiko bideo ironikoa zen, gizartean ematen diren arazoen kexak azalduz, Durangaldeko arazoak salatuz. Zalaparta dezente sortu zuen bideoak eta aldeko eta aurkako jarrerak izan zituen.

 

2006an beste horrenbeste egin zuten, baina oraingoan Patxikotxu bere osotasunean eraman zuten. Bideoa ere iragarri eta egileek Youtuben eskegi zuten aurrekoaren gisan, salaketa eta ironia guztiaren gainetik batuz.

 
Bideoek ere, gizartea era irrigarri batean salatzeko balio dezaketela argi uzten dute.


Utzi iruzkina: