Kategoria: arartekoa
Arartekoarekin bildu da AHT Gelditu! Elkarlana
AHT Gelditu! Elkarlanako ordezkaritza bat EAEko Iñigo Lamarka Arartekoarekin Donostian dituen bulegoetan atzoko partez bildu zen.Garan, Berrian eta Noticias de Gipuzkoan berria bere osotasunean dezute.Uztaila aldean gure taldeak bilera bat Iñigo Lamarka Arartekoari eskatu zion egun berberetan, PP, PSOE eta Espainiako gobernuko ordezkari den Paulino Luesmak hamaika erretolika esan zituzten Arartekoaren aurka.Arartekoak uztailean esandako adierazpenetan herritarroi AHTaren bezalako gatazken inguruan herritarroi galdetu egin beharko zitzaigula adierazi zuen.
Iñigo Lamarca Arartekoak aurreko astean egin zituen adierazpenak hautsak arrotu bazituen, igande honetan Vocento taldeko egunkariek zekarten elkarrizketa ez da motz geratzen. Elkarrizketaren balio erantsia, hausnarketak egiten dituen erakundearen arduradunagatik datoz. Alegia, Eusko Legebiltzarraren erabaki baten ondorioz sortutako figura administratibo batek AHTaren inguruan, ohikoa ez den diskurtsoa entzutea berria da.Elkarrizketa gogoz aholkatzen dizuegu.
Zigor penala eskatzen dugu Axpe 22ko obren erantzulearentzat. Auzoartekotik obrak ilegalak direla salatu dugu askotan, besteak beste, eraikina ahal baino altuagoa delako. Zigor penala eskatzen dugu Axpe 22ko obren erantzulearentzat. Auzoartekok obrak ilegalak direla behin eta berriz salatu du Busturiko udaletxean, eta Arartekoarengana ere jo dugu. Obrak gelditzea eskatu dugu hainbat aldiz, baina ez dugu lortu. Horrenbeste salaketa administratibo jarri ostean, ikusita ez digutela kasurik egin eta gaia benetan larria dela, tribunaletara joko dugu. Dagoeneko eman diogu ordena abokatuari obre...