Arartekoarekin bildu da AHT Gelditu! Elkarlana

AHT Gelditu! Elkarlanako ordezkaritza bat EAEko Iñigo Lamarka Arartekoarekin Donostian dituen bulegoetan atzoko partez bildu zen.

Garan, Berrian eta Noticias de Gipuzkoan berria bere osotasunean dezute.

Uztaila aldean gure taldeak bilera bat Iñigo Lamarka Arartekoari eskatu zion egun berberetan, PP, PSOE eta Espainiako gobernuko ordezkari den Paulino Luesmak hamaika erretolika esan zituzten Arartekoaren aurka.

Arartekoak uztailean esandako adierazpenetan herritarroi AHTaren bezalako gatazken inguruan herritarroi galdetu egin beharko zitzaigula adierazi zuen.





Condena ... que algo queda .

Condena ... que algo queda . 2007-09-10 14:29 #1

Azken asteotan zorigaiztoko ustegabe bat izan dugu,”ustez” AHTren aurkako
den alderdi batetako gazteriak azpiegitura honen aurkako ekintza bat gaitzetsi baitu.
“Ustez” diogu, alderdi berbera Euskal “Y”ari nafar korridorea deitua gehitzeko
eskatzen duen hautes zerenda baten parte baita, Euskal Herrietan abiadura haundiko
zatia 200km izatetik 400km baino gehiagokoa izatera iragango litzateke. Aldiberean,
alderdiko idazkari nagusia behin eta berriz nafar korridorea aldarrikatuz ibili
da. Horrela ba, ez da ziurra AHTren aurkako ekintzak
gaitzesten dutuzten horiek benetan beronen aurkakoak
ote diren.
Gai honek are garrantzitsuagoa den beste bat planteatzera
garamatza: batzuek AHtren aurkako ekintza
eta mobilizioak babestera daramatzana ez al da izango
gehiago interes partidista bat benetako aurkakotasuna
baino? manifestuak izenpetuz nolabaiteko onurarik
eskuratzeko esperantzarik al dute?
AHTren aurkako borroka ezinbestean,neurri haundiago edo txikiago batean, bizi
garen gizarte ereduaren gaineko hausnarketa kritiko bati lotua dago. AHTren gatazka
soilik trenbideen kudeaketa arazo batetara murrizten bada, borroka honi bere
oinarrizko izaera lapurtzen ari zaio. Bestalde azkenaldian PNV-EA-PSOE bultzaten
dituzten lan guztietara zabaltzen ari da borroka antidesarrollista. Lekeition,
Bakion, Getxon edota Mutrikun txikizioaren aurkako gero eta jarrera gogorragoa
dago: barianteak, harrobiak, supeportuak, hazkunde urbanistikoak...Guzti honen
aurka gaitzespen moralak ez du balio, borrokatu egin behar da.
AHT parte bat da... Txikitzaileak txikitu.


Utzi iruzkina: