Kategoria: errepidea
Zigor penala eskatzen dugu Axpe 22ko obren erantzulearentzat. Auzoartekotik obrak ilegalak direla salatu dugu askotan, besteak beste, eraikina ahal baino altuagoa delako. Zigor penala eskatzen dugu Axpe 22ko obren erantzulearentzat. Auzoartekok obrak ilegalak direla behin eta berriz salatu du Busturiko udaletxean, eta Arartekoarengana ere jo dugu. Obrak gelditzea eskatu dugu hainbat aldiz, baina ez dugu lortu. Horrenbeste salaketa administratibo jarri ostean, ikusita ez digutela kasurik egin eta gaia benetan larria dela, tribunaletara joko dugu. Dagoeneko eman diogu ordena abokatuari obre...
San Kristobal, San Antonio eta San Bartolome inguruetako trafiko arazoak saihesteko obrak egingo ditu Foru Aldundiak. Foru Aldundiko Obra Publiko eta Garraio sailak Busturiko auzoetarako sarbideak errazteko hiru errotonda eraikiko ditu, San Kristobal, San Bartolome eta San Antonio auzoetan. Trafiko arazoak saihestu nahi dituzte errotonda horien bitartez. Ez dute zehaztu obrak noiz hasiko diren, baina behin lanean hasita, errotonda bakoitzeko, gutxienez, bost-sei hilabeteko lana izango dute. Errotondak egiteaz gain, drainatzea, errepideko argiztapena eta seinaleak ere berriak jarriko ditu...