Larunbat produktiboa bai jauna! Etxebizitzaren arazoa konpondu dut gure herrietan!
Protestan, beti protestan… Behin baino gehiagotan entzun dut kritika hori nire bizitzan zehar baina zer nahi duzue esatea? Ikaragarri gustatzen zait! Beti nahiago izango dut gainera, ikuspegi kritikoa izan eta alde guztietakoei egurra banatu, batzuen atzean jarri eta akatsak beste guztiengan soilik ikustea baino…
Hala ere, autokritika egitea gauza osasuntsua izan ohi da eta gaurkoan proposamen eraikitzaile batekin nator. Hona hemen nire opari bat gure alkate zein zinegotzi guiztientzat. Nola konpondu etxebizitzaren arazoa gure herrietan! Ez horregatik!
1) Herriko etxebizitza hutsen zentso bat osatu.
2) Etxe hauen alokairuak kudeatzeko organu bat sortu (Lan postuak ere sortu ditut! K makina...).
3) Etxe bizitza hutsen jabe bakoitzari gutun bat bidali.
4) Gutun horretan azalduko zaie nahi izan ezkero, Udalak hartuko duela etxebizitzaren alokatzaile papera: maizterrak bilatu, alokairua kobratu eta arazorik izan ezkero, inkilinoak kanporatu.
5) Alokairuaren kopurua erabakitzeko parametro batzuk zehaztu eta laguntza publikoez baliaturik maizterrei alokairu eskuragarri bat eskaini.
Beno, orain idazten amaitu dudala... Ez dut uste ezer berririk asmatu dudanik ezta? Hain zaila al da? Zeren zain gaude…
Eta behin Olentzero sindromearekin jarraituta, hemen beste opari bat: Low. Martxoaren 30ean Donostiako Kursaalean. Ez zarete damutuko!
Iruzkinak
johnny 2012-03-11 10:03 #1
Too late my friend! Beranduegi!
<a href="http://www.bizigune.eu/index.asp">Bizigune</a>
indezent 2012-03-12 09:24 #2
Lqasai, ez dut dominarik nahi. Nire herrian martxan jartzearekin konformatzen naiz... ;)
Utzi iruzkina: