Kategoria: low
Bon Iver ikusteko aitzakiarekin joan ginen Finlandiara abuztu hasieran eta ederki ibili gara iparraldeko lurralde eder hartan (eroriko da posten bat etorkizunean horren inguruan…). Hala ere, eta Bon Iver ahazten hasita, beste diska bat buruan dudala itzuli naiz oporretatik eta horixe da gaur The Indezents honetan hizpide izan nahi dudana. Peter Borderick amerikarraren Home (2008) diskaz ari naiz. Lehen aldiz diska honen inguruan zerbait entzun nuenean lagun bati entzun nion baina Peter Broderick izena entzutean, Matthew Broderick aktorearekin nahastu nuen. - Bai bai, bera da! - Erantzun z...
Hiru tipo eskenatoki gainean. Neska bat eta bi mutil. Kitarra bat, baxu bat eta kaxa, basea eta bi plato besterik ez dituen bateria soil bat. Kitarra kolpe zerriak, imaginatu daitezkeenak baino askoz gehiago. Hala ere, kolpe eta kolperen artean milaka detailerekin topatzen zara, atzetik, kitarrak bere kabuz joko balitu moduan, bizi propioa izango balu moduan eta hala dirudi batzuetan Alan, alde batetik bestera eramaten baitu tiraka hankak twist dantzari baten moduan mugitzen dituen bitartean. Batzuetan, muxu bat ere eskatzen dio baina ez kopetan ematen diren horietakoa. Kitarrak, jasotzen d...
Protestan, beti protestan… Behin baino gehiagotan entzun dut kritika hori nire bizitzan zehar baina zer nahi duzue esatea? Ikaragarri gustatzen zait! Beti nahiago izango dut gainera, ikuspegi kritikoa izan eta alde guztietakoei egurra banatu, batzuen atzean jarri eta akatsak beste guztiengan soilik ikustea baino… Hala ere, autokritika egitea gauza osasuntsua izan ohi da eta gaurkoan proposamen eraikitzaile batekin nator. Hona hemen nire opari bat gure alkate zein zinegotzi guiztientzat. Nola konpondu etxebizitzaren arazoa gure herrietan! Ez horregatik! 1) Herriko etxebizitza hut...