euskararen bizirauteaz

No profile photo ...letren laberintoan... | 2008-04-19 16:17
2

Orain dela ez asko irakasle bati entzun nion Euskarak orain arte iraun izanaren arrazoia ez dela halabeharra izan.

 

Egia esan, hizkuntza batean ez da ezer halabeharrez edo kasualitatez gertatzen. Hizkuntzaren barneko aldaketak lege eta arau jakin bati loturik daude. Hitz bat ez da legerik gabe garatzen, atzizki bat ez zaio edozein hitzi elkartzen... Hizkuntza baten biziraupena ere, ez da halabehar kontua, ezta euskararen kasuan ere, oraindik arrazoi jakinik ez daukagun arren.

 

Irautea halabehar kontua ez den bezala, ez da halabeharrez gertatzen hizkuntza baten galtzea. Arrazoiak daude eta Euskararen egoeraren kausa azaltzea izango da nire helburua artikulu honetan:

 

            Euskarak duen egoera estuki loturik dago bizi dugun sistema ekonomikoarekin. Kapitalismoaren funtsa gutxiengo batek gehiengoaren kontura irabaziak handitzea da, dirutik dirua lortzea. Gehiengoa (ikasle eta langileria) zapaldurik mantenduta, gutxiengoa den burgesiak irabazi erraldoiak lortzen ditu.

 

            Testuinguru honetan ulertu behar da euskararen egoera. Burgesiak bere garaian paper garrantzitsua jokatu zuen, inbertsioak egin zituen lantegiak etab. sortuz eta horrela ekonomia bultzatuz. Baina sistema kapitalista kontraesanez beterik dagoen sistema bat da, ekoizpen kolektiboaren irabaziak indibiduo baten eskuetan geratzen dira.

 

            Goraldiak eta beheraldiak izaten ditu sistema honek eta gaur egongo egoera azterturik, argi dago, beheraldian gaudela. Orain ez naiz hasiko beheraldi honen arrazoiak etab. azaltzen. Kontua da sistema honek kontrolik gabe produzitzen duela burgesiak ahalik eta etekin handiena ateratzeko. Kontrolik gabe ekoizte honek gainproduzioaren arazoa dakar, hau da, kontsumituko dena baino gehiago ekoiztea.

 

Askok galde lezake orain zer zerikusi daukan ekoizpenaren arazoak euskararekin. Lehen begiratuan, agian, ez da lotura handirik ikusiko. Baina ongi aztertuz gero, bien artean lotura badagoela kontura gintezke.

 

Esan bezala, burgesiaren, hots, klase agintariaren helburu bakarra onurak lortzea da, dirutik dirua irabaztea horretarako edozer egin behar badu ere. Euskal burgesiak, PNV-ek eta EA-k ongi ordezkatzen dutena, ez du inongo benefiziorik lortzen euskara bultzatuz. Hala balitz, euskara hutsezko telebista gehiago leudeke, egunkari gehiago...

 

            Beren poltsikoari bakarrik begiratzen diete eta, jakina, euskarak ez die sakela diruz betetzen. Ikus daitezke, noizean behin, EAEko gobernuak euskara bultzatzeko hainbat ekimen etab. sustatzen dituela... baina hauek guztiak euskaldunak engainatzeko eta gobernuaren itxura garbi edukitzeko taktika merkeak besterik ez dira. Itxuraz defendatzen dutena beste gauza bat da; bestela, zergatik, esaterako, ez dituzte irekitzen Euskaltegiak herri guztietan, prezio eta ordutegi malguekin, herri hauetan erdaldun elebakarrak ere baldin badaude? Honen erantzuna sinplea eta ulertzeko erraza da: Euskaltegiak irekiz euskaldun hiztunen kopurua igoko balitz ere, klase agintariak ez luke onura handirik lortuko. Euskaltegiak aipatu baditut ere, gauza bera esan daiteke gainontzekoekin: euskarazko komunikabideak, kulturaren arloa, zerbitzu publikoak...

 

 

Ikus daitekeen bezala, beraz, Euskarak duen etsaia sistema bera da, indarrean dagoen sistema. Horregatik, euskarak bizirautea nahi badugu, beharrezkoa da behin betiko sistema hau suntsitu eta arazo sozial eta nazionala konponduko duen sozialismoa eraikitzea.

 

honi buruz gehiago: http://www.euskalherriasozialista.net/index.php?option=com_content&task=view&id=69&Itemid=13

 

http://www.euskalherriasozialista.net/index.php?option=com_content&task=view&id=75&Itemid=13

aupi

aupi 2008-04-20 16:48 #1

Eztau txarto eskeintzen dozuna, baina jentiengana heltzie gatxa da eta ondiño gatxaua euren kontzientzixe piztie, konturatu daitxezen zelako egoeran gauzen. Dana dala eskertzen da emoten dozun pausue eta, egixe esan, pentsetan dozuna baino etsai gitxiau dekozuz. Animo ta segidu eurrera, nonoiz lortuko dogu ta danon indderrak batzie!

urtzi

urtzi 2008-04-20 17:28 #2

<P>Eskarrik asko emen idazteatikan. Zaila da bai, giza kontzientzia aldatzean, baño erderaz esatean bezela "el ser social determina la conciencia". Gizakian egoerak eragina dauka bere&nbsp;kontzientzian, beraz bere egoerak okerrea egiten badu, ezta bere orretan geatuko, espabilatu in berko du. Pertsona orri (azken finen kolektibo bat osatzen du) bere egoera nola obetu dezaken esplikatu bear zaio, benetan bear duna eskaini. </P>
<P>historian egoerak desberninak dauden. Batzutan jendia "ondo" bizi da ta auen kontzientzia aldatzea zaila da, baño beste garai batzutan jendia ez ta ain ondo bizi, egoera ortan errexagoa da kontzientzia aldatzea.</P>
<P>eztakit ulertuzu... esangoiazu!</P>


Utzi iruzkina: