AHT, orain hobeto?

herripublika 1456135366929 HERRIPUBLIKA | 2008-12-03 20:48
1

AHT bezelako azpiegitura baten aurka egoteko arrazoi ugari aurki daitezke. Batzuk oso arrazoizko eta zentzuzkoak gainera. Jende ugariren atxekipena lortu dezaketenak.

ETAk baina, gaur bezala pertsonak hiltzeaz gain, mobilizazio soziala ere hiltzen du.  Gizartearen babesa izan dezaketen hainbat proiektu, ideia etab ezerezean uzten ditu.

Katixa Agirrek gaur esaten duen bezala: Harrotasunez betetzen gaituzten sinboloak desagertzen diren bitartean (Laboa), bada munstro bat desagertzen ez dena. Gaur, Azpeitian berragertu da. Beste heriotza-zigor bat, pertsona babesgabe bati ezarria. Beste kausa kakaztu bat.

Baten batek pentsatzen al du "ekintza" honek AHT eraikitzea eragotziko duenik?

A_Morillo

A_Morillo 2008-12-04 00:57 #1

Kaixo,

benetan miresgarria idatzi duzun artikulua.
Azpeitiarak garenak benetan unkituta gaurko atentatuarekin. Ez dugu ulertzen.
Horrelako artikuluak laguntzen dute kak guzti hau irensten eta benetan AHTren aurka dauden guztiak ez dutela Etak dituen irizpide berdinak.

Gaurko egun ilunean, eta datozenak, apur bat argiagoak dira zure artikuluari esker.

Milesker azpeitiar eta Inaxioren famili eta lagunen partetik.

A_Morillo

Utzi iruzkina: