Kategoria: hiriak
Apirila zen eta hala ere elurra ari zuen Istanbulen. Mezkitetan sartzeko erosi nuen pashmina buruan ondo bilduta neraman.Mehmetek gauza interesgarriak kontatzen zizkigun, bere herrialdeari barre egitea gustuko zuen. Begira gizon guztiak, tabernan, lanik ez dagoelako kexuka, eta begira hor emakumeak, lanean egun osoan, gelditu gabe. Guk ere egiten genuen barre. Norbaitek galdetu zion: Mehmet, zergatik daude Turkiako banderak balkoi guztietan zintzilik? Kurduengatik, esan zuen, pasa den astean, beren ospakizun batean, gure banderak erretzen ibili ziren. Eta ezin dugu hori onartu, ezta? ...
Unibertsoaren erdigunea Mexiko hirian dago. Zehatzago esanda, bere enparantza nagusian, hau da, Zokaloan. Hori hala da aztekek bertan Tenochtitlán hiria eratu zutenetik. Hernán Cortés-ek profesionaltasun handiz txikitu zuen Moktezumaren hiria, baina enparantza nagusia errespetatu zuen, Nueva Españako erdigune bihurtuz, Mexikoko independentzia gauzatu zen arte. Independentziak eskatzen zuen oroitarria ez zen inoiz eraiki, zokalo bat baino ez zuten zutitu enparantzaren erdian. Laster hura izan zen plazaren izena: zokaloa. Eta ordutik izen bera hartu dute Mexikoko hiri guztietako plaza n...
Chicagoko ehiztari eta nobel saridun batek etxe bat erosi zuen Habanan, Espainiako gerraz idatzitako nobela bati esker jasotako diruaz. Zera egiten zuen gure ehiztariak Habanan: edan, idatzi, itsasoari begira geratu, arrantzan ibili, dirua galdu jai-alaiko posturetan. Garai batean, submarino nazien ehizan ere ibili zen, Camagüey inguruetan. Gustatzen zitzaion Habana Chicagokoari, freskoa baitzen goizaldean eta gainera tragotarako lagunak ez zitzaizkion falta hirian. Habanako bere etxean hartzen zituen bisitariei beti azaltzen zien nola akabatuko zuen bere burua. Eskopeta lurrean jarri, b...
UN-Habitat Nazio Batuen agentziak munduko hirien egoera 2008-2009 txostena argitaratu berri du. Bertan munduko egoera urbanoa eta hirien egoera aztertzen da ikuspuntu sozioekonomiko batetik. Kontutan izan behar da 2007-tik aurrera munduko biztanlegoaren erdian baino gehiago hirietan bizi dela, egunetik egunera aldea handiagoa izanik.Errenta eta diru sarreren des/berdintasunak dira nere arreta gehien piztu dutenak txosten honetan. Des/Berdintasuna neurtzeko Giniren indizea darabil txostenak. Indize honek (0-1) baloreak har ditzake. 0 denean biztanle guztiek errenta maila berdina dutela adier...
Atzo, urtebetetze opari gisa, seinale on bat jaso eta ETBko kanal guztiak ondo ikusten hasi nintzen. Ez zen noski hori izan oparirik onena (ejem) baina horri esker neure burua Sautrelan ikusteko gauza izan nintzen. Hilean behin hor agertuko naiz, hiri baten inguruan irakurraldi motz bat eginez.Atzo, Florentzia. Eta bertara 14 urterekin joan nintzeneko oroitzapen bat. Autoz ailegatu ginen Florentziara. Gure aitak gidatzen zuen eta zuzenean igo gintuen San Miniato begiratokira, Florentziaren ikuspegi osoa izan genezan. Irudia ederra zen. Aitak argazki zahar bat atera zuen orduan diru-zorroti...
Non ezkutatzen dira amestutako hiriak? Amazigtarrek kontatzen dute. Yedad u ben Ad oroimenak gordetzen duen lehenengo erregea izan zen. Sekulako aberastasunak lortu zituen eta bere agintea zalantza gabea zen. Bere esaldirik gogokoena hauxe zen: "Ez naiz inoiz hilko". Baina honi ere heriotzaren ordua heldu zitzaion eta bere agindupean zeuden Yinek alde egin zuten hiri harrigarri hura basamortuak irentsi zuelarik. Denborak aurrera Salomon erregeak jakin zuen halako hiri bat zegoela nonbait. Jakin minak bultzatuta haren kokalekua non ote zegoen jakin nahian bere arranoa bidali zuen. Bere gu...
Taxi bat hartu nuen lehengo egunean. Hiriaren amaieran utzi ninduen eta alde egin zuen. Ez zidan ordaintzeko aukerarik eman. Hiriaren amaierako etxeek leiho txikiak dituzte, kanpokaldea ez ikusteko. Ustela baitira bertako kaleak. Taberna batean trago bat hartu nuen. Denbora eten egin zen, norbaitek doministiku batekin, unea usteldu zuen arte. Nazka sentitu nuen.Eta maitasuna.