Sautrelan, Habana
Chicagoko
ehiztari eta nobel saridun batek etxe bat erosi zuen Habanan, Espainiako gerraz
idatzitako nobela bati esker jasotako diruaz.
Zera egiten zuen gure ehiztariak
Habanan: edan, idatzi, itsasoari begira geratu, arrantzan ibili, dirua galdu
jai-alaiko posturetan. Garai batean, submarino nazien ehizan ere ibili zen,
Camagüey inguruetan.
Gustatzen
zitzaion Habana Chicagokoari, freskoa baitzen goizaldean eta gainera
tragotarako lagunak ez zitzaizkion falta hirian.
Habanako bere etxean
hartzen zituen bisitariei beti azaltzen zien nola akabatuko zuen bere burua.
Eskopeta lurrean jarri, behatza katuan eta pum.
Agindutakoa bete zuen azkenean, noski, baina ez Habanan. Eskopeta lurrean jarri aurretik, Habanatik ihes egin zuen ehiztariak.
Bideoa ere, hemen ikus daiteke.
Iruzkinak
Patxi 2008-11-29 15:25 #1
Katixaaaaaaa, ze GUAPA! Ehiztari honek aldamenean izan bazintu, itsasoa bazter utziko zuen ziur!
Utzi iruzkina: