Kategoria: sautrela
Espainiako bigarren kateak liburuei buruzko saio interesgarri bat emititzen du igande arratsetan, "Página2" izenekoa. Gure "Sautrela"ren antza duen arren, bistakoa da aurrekontuen arteko aldea.Saioetako eduki guztiak webgunean paratzen dituzte. Hemen duzue literatura-itzultzaileei buruzko erreportaje labur bat.Bide batez, esan diezaiogun, dagokionari, estimatuko genukeela "Sautrela"ren webgunea ere astean-astean elikatzea, etb3tik etb1erako bidea egin ondoan.
Apirila zen eta hala ere elurra ari zuen Istanbulen. Mezkitetan sartzeko erosi nuen pashmina buruan ondo bilduta neraman.Mehmetek gauza interesgarriak kontatzen zizkigun, bere herrialdeari barre egitea gustuko zuen. Begira gizon guztiak, tabernan, lanik ez dagoelako kexuka, eta begira hor emakumeak, lanean egun osoan, gelditu gabe. Guk ere egiten genuen barre. Norbaitek galdetu zion: Mehmet, zergatik daude Turkiako banderak balkoi guztietan zintzilik? Kurduengatik, esan zuen, pasa den astean, beren ospakizun batean, gure banderak erretzen ibili ziren. Eta ezin dugu hori onartu, ezta? ...
Unibertsoaren erdigunea Mexiko hirian dago. Zehatzago esanda, bere enparantza nagusian, hau da, Zokaloan. Hori hala da aztekek bertan Tenochtitlán hiria eratu zutenetik. Hernán Cortés-ek profesionaltasun handiz txikitu zuen Moktezumaren hiria, baina enparantza nagusia errespetatu zuen, Nueva Españako erdigune bihurtuz, Mexikoko independentzia gauzatu zen arte. Independentziak eskatzen zuen oroitarria ez zen inoiz eraiki, zokalo bat baino ez zuten zutitu enparantzaren erdian. Laster hura izan zen plazaren izena: zokaloa. Eta ordutik izen bera hartu dute Mexikoko hiri guztietako plaza n...
Chicagoko ehiztari eta nobel saridun batek etxe bat erosi zuen Habanan, Espainiako gerraz idatzitako nobela bati esker jasotako diruaz. Zera egiten zuen gure ehiztariak Habanan: edan, idatzi, itsasoari begira geratu, arrantzan ibili, dirua galdu jai-alaiko posturetan. Garai batean, submarino nazien ehizan ere ibili zen, Camagüey inguruetan. Gustatzen zitzaion Habana Chicagokoari, freskoa baitzen goizaldean eta gainera tragotarako lagunak ez zitzaizkion falta hirian. Habanako bere etxean hartzen zituen bisitariei beti azaltzen zien nola akabatuko zuen bere burua. Eskopeta lurrean jarri, b...
Atzo, urtebetetze opari gisa, seinale on bat jaso eta ETBko kanal guztiak ondo ikusten hasi nintzen. Ez zen noski hori izan oparirik onena (ejem) baina horri esker neure burua Sautrelan ikusteko gauza izan nintzen. Hilean behin hor agertuko naiz, hiri baten inguruan irakurraldi motz bat eginez.Atzo, Florentzia. Eta bertara 14 urterekin joan nintzeneko oroitzapen bat. Autoz ailegatu ginen Florentziara. Gure aitak gidatzen zuen eta zuzenean igo gintuen San Miniato begiratokira, Florentziaren ikuspegi osoa izan genezan. Irudia ederra zen. Aitak argazki zahar bat atera zuen orduan diru-zorroti...
Banuen susmoa, ETB1, ETB2, Canal Vasco eta ETBsat oso gaizki ikusten bainituen lehendik ere. ETB3ren emisioak hasi dira eta berdin nago. Irudiak guztiz pixelatuta (irudiren bat ikusten denean) eta soinua guztiz moztuta. Ez dago modurik. ETB1 eta 2ren kasuan, modu analogikoan jartzen nuen telebista seinale txukunago bat jaso nahi nuenean (eta hura ere, nahiko eskasa). Orain, ETB3rekin ez dago aukera hori. Gaur Sautrelaren denboraldi berria hasiko da, eta nik CSI ikusi beharko dut.
Aurrekoan nire buruaz kexatzen nintzen. Gogoan duzue? Gaizki aritzen nintzela elkarrizketetan, ahozkotasunean galtzen nuela nire xarma guztia eta abar. Hamar egun pasa dira eta gauzak okerrera baino ez du egin. Eta dena, norbaitek, fede txarrez, azpikeriaz, hurrengo bideoa bidali didalako. Bertan ikusten da zein ondo aritzen diren beste batzuk, nire makaltasuna are agerikoagoa eginez. Beste blogari batek eskainitako oratoria ikastaro trinkoa onartzear nago honen ostean:
Lisabö-k Ezlekuak izeneko diska kaleratu berri du Sautrela telebista saioko gai batetan oinarrituz... baina beno, hobe izango da interesatzen bazaizue ondoko video hau ikustea.(gazteleraz-koa; ez da berdin-berdina)eta baita zenbait lotura interesgarri ere:lisabö-ren fotologalisabö-ren myspaceagarai bateko argazkiakbidehuts diskografika (anari zein inoreneroni-ren inguruko datuekin baita ere)Lehengo kideakOraingoak