Sautrelan, Istanbul

katixa 1456150281693 G&A (Gauez eta Azpikeriaz) | 2009-01-20 09:41
2

Apirila zen eta hala ere elurra ari zuen Istanbulen. Mezkitetan sartzeko erosi nuen pashmina buruan ondo bilduta neraman.

Mehmetek gauza interesgarriak kontatzen zizkigun, bere herrialdeari barre egitea gustuko zuen. Begira gizon guztiak, tabernan, lanik ez dagoelako kexuka, eta begira hor emakumeak, lanean egun osoan, gelditu gabe.

Guk ere egiten genuen barre.

Norbaitek galdetu zion: Mehmet, zergatik daude Turkiako banderak balkoi guztietan zintzilik?

Kurduengatik, esan zuen, pasa den astean, beren ospakizun batean, gure banderak erretzen ibili ziren. Eta ezin dugu hori onartu, ezta? Ezta?

Apirila zen eta hala ere, elurra ari zuen Istanbulen

Amaixa

Amaixa 2009-01-20 12:12 #1

Ni oraintxe hor egon behar nintzen, baino... gogoratuta egiten zuen hotza naihago Gasteiz goxoan egotea.

sergio

sergio 2009-02-24 17:25 #2

Ni irailean egon nintzen Istambulen, Ramadana zen gainera, eta aitortu behar dut ez nuela horrelako herrialde zoragarria aurkitzea espero.

Betirako geratu zait sartuta bihotzean hiri maitagarri honen zati bat baita jendea ere.

Ni dena-den, oso kritikoa naiz kurduekin egiten ari direnarekin, guztiz onartezina da. Eta gehien harritu ninduena kurduz beterik eta hauek gure borroka politika ondo ezagutzen dutela izan zen.

Utzi iruzkina: