Teok nik baino hobeto egiten du

katixa 1456150281693 G&A (Gauez eta Azpikeriaz) | 2007-03-30 17:22
2

Aurrekoan nire buruaz kexatzen nintzen. Gogoan duzue? Gaizki aritzen nintzela elkarrizketetan, ahozkotasunean galtzen nuela nire xarma guztia eta abar.

Hamar egun pasa dira eta gauzak okerrera baino ez du egin. Eta dena, norbaitek, fede txarrez, azpikeriaz, hurrengo bideoa bidali didalako. Bertan ikusten da zein ondo aritzen diren beste batzuk, nire makaltasuna are agerikoagoa eginez.

Beste blogari batek eskainitako oratoria ikastaro trinkoa onartzear nago honen ostean:

iturri

iturri 2007-04-01 19:41 #1

Aupa Katixa:

Aste honetan lau aurkezpen egin ditut. Ez da ohikoa, baina, tira, tokatu egin da. Azkena, larunbatekoa, desastre hutsa izan zen.

Zergatik? Oraindik nire buruari galdetzen diot hori. Auskalo. Oporrak behar ditudalako? Agian.

Zaindu.

katixa

katixa 2007-04-02 15:36 #2

Apa, Iturri:

Oporren beharra izango da, dudarik gabe. Ni behintzat deskonektatzera noa subito!

Bueltan, gehiago.

Oso ondo pasa!

Utzi iruzkina: