Kategoria: wazemank
Honek merezi dabena.... Zelako barriak benetan, ze onak dian... ez dao txarrik. Danak dia demasak. Bat aukeratu bihar eta hau. Bazkalosterako plan ona, bideo guzti hauek ikustia. Bartzelonatik goraintziak!
Bideo honetan Alkain Wazemanken, Dani Arizala imitatzen Beste Gu saioan, mazapana eta polboroiaren kontura makina bat parre egin izan dut.
Barre batzuk egiteko aukera bikaina eskaintzen du bideo honek: Duda barik, onenak dira!!!
Aurrekoan nire buruaz kexatzen nintzen. Gogoan duzue? Gaizki aritzen nintzela elkarrizketetan, ahozkotasunean galtzen nuela nire xarma guztia eta abar. Hamar egun pasa dira eta gauzak okerrera baino ez du egin. Eta dena, norbaitek, fede txarrez, azpikeriaz, hurrengo bideoa bidali didalako. Bertan ikusten da zein ondo aritzen diren beste batzuk, nire makaltasuna are agerikoagoa eginez. Beste blogari batek eskainitako oratoria ikastaro trinkoa onartzear nago honen ostean:
Gaur 24, gabon-gaua.Gau magikoa. Olentzero gauean jaitsiko da menditik, zintzo ibili eta agudo ohera, bestela Olentzero ez da zuen etxeetan sartuko eta. Gutuna idatzi diozue? Idatzi ez diozuneoi, hona hemen idazteko azken aukera: http://www.jalgi.com/olentzero/gutun.htm Hemen jartzen dizuet Ibarretxeren "aurtengo" Gabonetako mezua. Perexilez beteriko mezua...Ikusi, ikusi! ZORIONAK!!!!
Gabonak badatoz! Bai halaxe da! Gezurra badirudi ere 2007.urtea gainean dugu eta batzuk oraindik eguzkitarako krema kendu ezinik... Batzuentzat azterketak lekuz aldatu zaizkigunez,azarotik otsailera, hondartza bapatean eta konturatu barik izotz pista bilakatu zaigu. Hori dela eta lehendakariaren aurtengo mezua aurreratuko dizuet, gabon zaharretan ematen duena, alegia. Beraz aurten ez duzue amonak behartzen zaituen bere mezu luze eta sakona jasaten egon beharko, 12.mahatsa irentsi, topa egin eta urte berria ospatzera! URTE BERRI ON!
Kaixo: Ikusten dut nire blogak ez duela inolako arrakastarik!!!zer egingo diogu ba... horrelakoa da bizitza. Youtubeko bideotxo bat jarriko dut gaur. Wazemank saioko bideoa da. Kastellanotegiak eta...lehen aldiz ikusi nuen eguna gogoratzen dut, lanean ikusi nuen 3 lankide eta lagunekin eta oraindik ere buruan daukat. Ondo segi guztiok eta idatzi, hainbeste eskatzea al da? Ondo segi eta laster arte