Ezin ETB3 ikusi

katixa 1456150281693 G&A (Gauez eta Azpikeriaz) | 2008-10-13 10:22
2

Banuen susmoa, ETB1, ETB2, Canal Vasco eta ETBsat oso gaizki ikusten bainituen lehendik ere. ETB3ren emisioak hasi dira eta berdin nago. Irudiak guztiz pixelatuta (irudiren bat ikusten denean) eta soinua guztiz moztuta. Ez dago modurik.



ETB1 eta 2ren kasuan, modu analogikoan jartzen nuen telebista seinale txukunago bat jaso nahi nuenean (eta hura ere, nahiko eskasa). Orain, ETB3rekin ez dago aukera hori.
Gaur Sautrelaren denboraldi berria hasiko da, eta nik CSI ikusi beharko dut.

markos zapiain

markos zapiain 2008-10-14 17:59 #1

ba saiatu lortzen, Katixa, zeren Gauberri, Amaia Cayerok 23:00etan aurkezten duen albistegia, oso ona baita<br>

2008-10-14 18:00 #2

Eta zer egin dezaket nik, Markos? Nire potereak ez dira uhin digitaletaraino ailegatzen, zer egingo diogu...<br>


Utzi iruzkina: