Eusko Legebiltzarrak Etxebizitzari buruzko Legea onartu berri du, berrikuntza garrantzitsuak ekarri dituena, hala nola etzebizitza eskubide subjektibo gisa aitortzea herritarrei. Gure web gunean duzue Legearen euskal testua.
Ezin esan daiteke azken urteotan Jaurlaritza lanpetuta ibili denik Eusko Legebiltzarrari lege-proposamenak bidaltzen.Hala ere, euskal legezalea guneak guzti-guztiak biltzen jarraitzen du.Hona hemen jaso diren azkenak: 7/2012 Legea, apirilaren 23koa, barne-merkatuko zerbitzuei buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak abenduaren 12an emandako 2006/123/EE Direktibara egokitze aldera zenbait lege aldatzekoa 8/2012 Legea, maiatzaren 17koa, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearena 9/2012 Legea, maiatzaren 24koa, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako Legea aldatzekoa 10...
Irakurri ARGIAn
Espainiako Gobernu berriak onartu du azkenean, baldintza estuetan eta banketxeentzako aukera bezala, es bestela, etxea hipoteka-zorraren ordainetan emateko aukera.Esan bezala, baliabide urriko pertsonenek besterik ezingo dute, zenbait baldintzarekin eta banketxeen borondatezko jarreraren arabera, etxea beren hipoteka-zorraren ordainetan eman.Ikusi euskal legezalea web gunean 6/2012 Errege Lege Dekretua, Estatuko Aldizkari Ofizialean 2012ko martxoaren 10ean argitaratua.
euskal legezalea gunean aurkitu dezakezue euskaraz 3/2011 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 14koa, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duena.Edozein herri-administraziotan zein administrazioarekiin kontratuak egiten dituzten dunztientzat baliagarria izango den testu hau, Estatuko Aldizkari Ofizialaren euskarazko gehigarrian ere aurkitu daiteke, 2011ko azaroaren 16ko BOE-n, 276. zenbakian.
Abenduaren 1ean hasi da argitaratzen Estatuko Aldizkari Ofizialaren (BOEren) euskarazko gehigarria, Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak izenpetutako hitzarmen baten ondorioz.BOEren euskarazko gehigarriak, katalanez eta gailegoz aspaldi argitaratzen direnak bezala, Aldizkariaren 1. Atalaren ("Xedapen Orokorrak") aurkibidea argitaratuko du egunero euskaraz eta, bestalde, lege-mailako xedapenen, hots, legeen, lege-dekretuen eta legegintzako dekretuen euskarazko testua. Jaurlaritza arduratzen da itzulpenaz.Horren haritik, Eusko Legebiltzarraren legeak ere argitaratuko ditu Estatuko Aldizkari ...
2011ko irailaren 27an argitaratu zuen Estatuko Aldizkari Ofizialak Espainiako Konstituzioaren 135. artikuluaren aldaketaren testua.Aldaketaren helburua, herri-erakundeen egiturazko defizita galaraztea izan da, ekonomiaren krisiari aurre egitearren.Aldaketa, inoizko lasterren aurkeztu, onartu eta lege-antolamenduan txertatu da, erreferendoma egiteko eskatu duten hainbat alderdi eta eragileri entzungor eginez.euskal legezalea web gunean duzue euskarazko testua.
Giza eskubideen alorreko testu gehiago argitaratu ditu euskaraz euskal legezalea web guneak Lanaren Nazioarteko Erakundearen testuak dira honako bi hauek: Ordainketa-berdintasunari buruzko HitzarmenaEnplegu-politikari buruzko Hitzarmena, 1964 Beste lau, berriz, Unescorenak: Irakaskuntza esparruan diren bereizkerien aurkako borrokari buruzko KonbentzioaErlijioan edo sinesmenetan oinarritutako intolerantzia eta bereizkeria modu guztiak ezabatzeari buruzko AdierazpenaArraza eta arrazaren inguruko aurreiritziei buruzko AdierazpenaAdiskidetzea eta Jardunbide egoki...
Giza eskubideei buruzko nazioarteko zenbait testu gehitu ditu euskal legezalea web guneak.Nazio Batuen Erakundeak onartutakoak dira hauek:- Larrialdi edo gatazka armatu egoeran emakumearen eta haurraren babesari buruzko adierazpena- Emakumearen aurkako indarkeria ezabatzeari buruzko Adierazpena - Haurren eskubideei buruzko Konbentzioaren hautazko Protokoloa, gatazka armatuetan haurren parte hartzeari buruzkoa- Haurren eskubideei buruzko Konbentzioaren hautazko Protokoloa, haurren salerosketa, haurren prostituzioa eta pornografian haurren erabilerari buruzkoaBeste hauek, berriz, Lanaren Naz...
Eusko Legebiltzarrak onartutako azken legeak eta aurreko lege-arauak baterabiltzen dituen testu bat dituzue honez gero euskal legezalea web gunean.Honako hauek dira:- 2/2011 Legea, Ehizarena- 1/2011 Legegintza Dekretua, Euskadiko aurrekontu araubidearen arloan indarrean diren lege xedapenen testu bategina onartzen duena eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio eta partzuergoei aplikatu beharreko aurrekontu araubidea arautzen duena- 1/2011 Legea, Drogamenpekotasunen arloko aurrezaintza, laguntza eta gizarteratzeari buruzko Legearen hirugarren aldaketarena
"Euskal legezalea" zuzenbidearen profesional euskaldunen txoko digitala da. Artikulu interesgarriak, baliabide erabilgarriak, kontaktu baliagarriak eta, oro har, euskara eta zuzenbidea uztartzen duen guztia.