Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina argitaratu du euskaraz euskal legezalea web guneak, 2010eko irailaren 18an onartutako aldaketak jasotzen dituena.Lan-arloan dabiltzan profesional eta enpresa euskaldunei baliagarria izango zaiela espero dugu.
Urtetan atzeratu den Euskadiko Udalen Legea hizpide izan dugu berrikitan. Aurreko legegintza-aldietan zenbait lege-egitasmo landu diren arren, oraingoan Jaurlaritzak lege garrantzitsu hau jorratu, proiektua adostu eta Legebiltzarrera biberatzeko borondatea azaldu du.EUDELek, Euskadiko Udalen Elkarteak, 2010eko martxoan plazaratutako dokumentua gehitu dugu euskal legezalea gunean, interesgarri izan daitekeelakoan:Udal Legearen oinarriak
Kontsumoeri eta kontsumitzaileei buruzko hiru lege berri jarri dugu euskal legezalea gunean:26/1984 Legea, Kontsumitzaile eta erabiltzaileen defentsarako orokorra7/1998 Legea, Kontratuetako baldintza orokorrei buruzkoa22/1994 Legea, Produktu akastunek eragindako kalteen erantzukizun zibilari buruzkoaHiru lege hauen euskarazko bertsioak Euskal Herriko Unibertsitateari zor dizkiogu: Patxi Petrirena eta Irene Aldasoro izan dituzte itzultzaile eta Euskara Juridikoko Mintegiko kideak berrikuske eta orraztaile.Eskerrak guztioi!
Nazio Batuen Erakundeak giza eskubideen arloan onartutako zenbait konbentzio gehitu dugu euskal legezalea gunean. Honako hauek:Torturaren eta bestelako tratu edo zigor krudel, anker edo apalesgarrien aurkako KonbentzioaHaurren eskubideei buruzko KonbentzioaPertsona desgaituen eskubideei buruzko KonbentzioaLangile migratzaileen eta haien familiakoen eskubideak babesteari buruzko Nazioarteko Konbentzioa
Trafiko alorreko xedapenak sarri aldatzen dira Espainian eta ez da beti erraza itzulpenak eguneratuta edukitzea.Oraingoan, sei arau-xedapen nagusiak bildu ditu euskal legezalea guneak:Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko oinarri-arauen Legea Trafiko Legearen testu artikulatuaZirkulazio Araudi Orokorra Ibilgailuen Araudi OrokorraGidarien Araudi Orokorra Trafiko alorreko zigor-prozeduraru buruzko Araudia
Zenbait testu interesgarri itzuli berri da genero-berdintasunari buruz bai Estatuko legedikoak, bai nazioarteko eta Europar Batasunekoak ere. euskal legezalea gunean jarri ditugu, euskaraz erabilgarri. Nazio Batuen Erakundearena: Emakumearen aurkako bereizkeria-mota guztiak ezabatzeko KonbentzioaEmakumearen aurkako bereizkeria-mota guztiak ezabatzeko Konbentzioaren Hautazko Protokoloa Lanaren Nazioarteko Erakundearena Lanaren Nazioarteko Erakundearen 111 zenbakidun Hitzarmena, Enplegu- eta okupazio-arloko bereizkeriari buruzkoa Europar Batasunarena...
Berrikitan, kostaldeari eta portuei buruzko Estatuko zenbait oinarrizko lege-xedapen gehitu dugu euskal legezalea gunean:- 48/2003 Legea, azaroaren 26koa, Interes orokorreko portuen araubide ekonomikoari eta zerbitzuak emateari buruzkoa, - 27/1992 Legea, azaroaren 24koa, Estatuko portuei eta merkataritzako marinari buruzkoa, - 22/1988 Legea, uztailaren 28koa, Kostaldeei buruzkoa, eta - 1471/1989 Errege Dekretua, abenduaren 1ekoa, uztailaren 28ko 22/1988 Legea, Kostaldeei buruzkoa, garatu eta betearazteko Erregelamendu Orokorra onestekoa
euskal legezalea eguneratzen jarraitzen dugu.Zenbait Estatuko lege sartu berri dugu gune horretan:- 11/2007 Legea, Herritarrek zerbitzu publikoetara sarbide elektronikoa izateari buruzkoa,- Jabetza intelektualari buruzko Legearen testu bategina,- 1/2010 Lege Organikoa, Konstituzio Auzitegiari buruzko eta Botere Judizialaren lege organikoak aldatzen dituena, Ekonomia Itunaren "blindajea" deitu izan zaiona,- 30/2007 Legea, Sektore publikoaren kontratuena,,
Jakina da 80ko hamarkadako zenbait lege-testuk sortzen dituzten arazoak. Harrez gero euskarak izan duen normalizazio-prozesuaren ondorioz, itzulpen batzuk zaharkituta geratu dira terminologiari edota fraseologiari dagokionez.Horietako bat dugu 7/1981 Legea, Jaurlaritzari buruzkoa.Oraingoan, itzulpen eguneratua jaso dugu euskal legezalea gunean, baliagarri izango delakoan.
Espainiako Errepublikaren Konstituzioa euskaraz jarri berri dugu euskal legezalea-n.Itzulpena, Irungo Errepublikarrak izeneko web gunean aurkitu dugu. Eskerrik asko! Osasuna eta Errepublika!
"Euskal legezalea" zuzenbidearen profesional euskaldunen txoko digitala da. Artikulu interesgarriak, baliabide erabilgarriak, kontaktu baliagarriak eta, oro har, euskara eta zuzenbidea uztartzen duen guztia.