Kategoria: legebiltzarra
Ezin esan daiteke azken urteotan Jaurlaritza lanpetuta ibili denik Eusko Legebiltzarrari lege-proposamenak bidaltzen.Hala ere, euskal legezalea guneak guzti-guztiak biltzen jarraitzen du.Hona hemen jaso diren azkenak: 7/2012 Legea, apirilaren 23koa, barne-merkatuko zerbitzuei buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak abenduaren 12an emandako 2006/123/EE Direktibara egokitze aldera zenbait lege aldatzekoa 8/2012 Legea, maiatzaren 17koa, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearena 9/2012 Legea, maiatzaren 24koa, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako Legea aldatzekoa 10...
Igandeko hauteskunde orokorrek erreakzio ugari sortu dituzte dagoeneko. Euskal Autonomia Erkidegoan, urrutira joan gabe, Amaiurrek, EAJk eta Ezker Batuak adierazi dute (bakoitzak bere aldetik) hauteskunde autonomikoak aurreratzea komeniko litzatekeela. Eztabaida hau ez da berria; asko-gutxi 2009ko hauteskundeen ondotik sortu zen, orduan aukeratutako Legebiltzarrak ez zituelako EAEko gizartearen sentsibilitate guztiak ordezkatzen. Hain zuzen, hauteskunde horietan ezker abertzale ofiziala legez kanpo egonda lortu zuen bloke "konstituzionalistak" (PSE-PP-UPyD) eserlekuen gehiengoa, eta horr...
Kuriosoa iruditu zait abc.es orrialdean Zuriñek aurkitu duen bideo hau. Atzo, Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi demokratiko santuek Patxi Lopez Lehendakari izendatu zuten. Ibarretxeren hilketa politikoaren ondoren izan zen. "Raison d'état” delakoa nagusitu egin da, eta berdín du herritarren hitza errespetatu den ala ez. Espainiak gobernatzen gaitu; atzo, EAJrekin eta gaur, Lopez I (el breve)rekin. Ibarretxeri eskua eman zion bai, hauteskundeetan bozka gehien lortu zituenean deitu ez bazion ere, eta bideo honetan ondo ikusten da zer izango den lau urte hauetan biziko d...
Jakin da hauteskunde gauak utzi zuen azken inkognitaren erantzuna: Arabako azken eserlekua, igandean 8 botogatik Eusko Alkartasunak lortu zuena, atzerriko botoak zenbatuta, Alderdi Sozialistara joan da. Zentzu horretan, PSEk 25. eserlekua lortu du eta EA bakar batekin gelditu da Gasteizko Legebiltzarrean. Abertzaleontzat berri kaxkarra, duda barik, Patxik ez baitu orain Rosaren UPDren beharrik gehiengoa lortzeko; aldiz, PPrekin bakarrik adostuta gehiengo absolutua lortzeko bidean da.Aldaketa horrek Eusko Alkartasuna kinka larrian utzi du. Inoiz baino boto gutxiagorekin (38.000 pasatxo) eta ...
Labur bada ere, azaldu nahiko nuke "konstituzionalista" edo "espainiar nazionalistek" osatutako gobernua zergatik ez zaidan bideragarria iruditzen.1- Hiru alderdi horien (PSE, PP eta UPD) dagoen distantzia ideologikoagatik. Gobernuaren helburu bakarra orain arteko hirukoa ordezkatzea izango litzateke. Hasieran neurri "espektakularrak" egingo lituzkete, beraien arteko batasuna agertzeko... baina epe ertainera argi geldituko litzateke programen aurkakotasuna. "Arrakasta" bakarrak orain arte lortutakoaren aurka joatean izango litzateke (euskararen kontra, erabakitze eskubidearen kontra...) bai...
2008ko Ekainaren 27a egun berezia izango da abertzale sentitzen geranontzat. Gure bihotzean gordeko dugu beti eta gure seme-alabei egun honen garrantzia transmititzen saiatuko gera. GORA EUSKADI ASKATUTA (eta lehenbaitlehen) !!!! IBARRETXE AURRERA !!!! Legebiltzarrera azaltzeko aukera izan genuenok alderdi politiko bakoitzaren iritziak eta argudioak entzun ahal izan genituen. Beno, argudioak, batzurenak bakarrik, zeren eta batzuek ez zuten argudiorik plazaratu. PPk gezurra eta engainua erabili nahi izan zituen. Kontsulta eta Erreferenduma nahastu asmoz ibili zen Barreda. Badu bada g...
Bihar ekainak 27 egun historikoa biziko dugu. Bihar erabakiko dute baizkaitarron, arabarron eta gipuzkoarron ordezkariek Ibarretxe Lehendakariaren Kontsulta proposamenari bide eman edo ez. Tamalez bihar arte itxaron gabe badakigu jada unionisten jarrera zein izango den: NO. Kontsultaren aurka asmatu ahal izan dituzten aitzaki guztiak jarri eta gero, Lehendakaria gutxietsi eta gero, euskaldunon izaera berezia bera ukatu eta gero, NO. Ez da harritzekoa. Zer espero genezake España aberritzat dutenen aldetik?. Españolak español direla demostratzen digute eguna joan ...
Atzokoko egunean anekdota bitxia suertatu zen Gasteizko Legebiltzarrean, PPko Santiago Abascal legebiltzarkideak bere txanda, hitzegiten ari zen gaiarekin inongo erlaziorik ez zuen Herri Kontsultaren gaia modu xelebre batean aipatu du. Ikus ditzagun irudiak:
Aurrekontu sozial eta partehartzaileen alde AHT gelditu!! kontzentrazioa ABENDUAK 28, 12:00etan PARLAMENTUAREN AURREAN POR UNOS PRESUPUESTOS SOCIALES Y PARTICIPATIVOSPARAD EL TAV!!CONCENTRACION 28 DE DICIEMBRE A LAS 12:OOFRENTE AL PARLAMENTO
Bi ikuskizun, hainbat ikusleku milaka ikusle, hainbeste eserleku. Milaka ikusle, erdara edaten, hamaika euskaltzale, tripak jaten. Hamaika euskaltzalek, kontzientzia itsusi, bi ikuskizun, eta ezin ikusi. Ezagutzen nauzuenok esango didazue, Unai kontuz ibili hadi, burua nahasten ari zaik eta… Ezagutzen ez nauzuenok berriz lasai ederrean pentsatuko duzue, gizajo hau zeharo pitzatuta dago. Eta egia esan, guztiek daukazue arrazoi dezente, baina gaur egunean Euskal Herrian euskaraz bizi nahi duenak badu zoratzeko beste nahigabe eta buruhauste. Legebiltzarreko azken bilkuran eta Zinemaldiko aurk...