Legebiltzarrak 2012an onartutako legeak

legelaria 1456150982936 euskal legezalea | 2012-08-17 21:05

Ezin esan daiteke azken urteotan Jaurlaritza lanpetuta ibili denik Eusko Legebiltzarrari lege-proposamenak bidaltzen.
Hala ere, euskal legezalea guneak guzti-guztiak biltzen jarraitzen du.
Hona hemen jaso diren azkenak:

7/2012 Legea, apirilaren 23koa, barne-merkatuko zerbitzuei buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak abenduaren 12an emandako 2006/123/EE Direktibara egokitze aldera zenbait lege aldatzekoa

8/2012 Legea, maiatzaren 17koa, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearena

9/2012 Legea, maiatzaren 24koa, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako Legea aldatzekoa

10/2012 Legea, maiatzaren 30ekoa, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legea erreformatzekoa

11/2012 Legea, ekainaren 14koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrezki Kutxena

12/2012 Legea, ekainaren 21ekoa, Kiroleko Dopinaren aurkakoa

13/2012 Legea, ekainaren 28koa, Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziari buruzkoa

14/2012 Legea, ekainaren 28koa, transexualak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzkoa

15/2012 Legea, ekainaren 28koa, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzekoa

16/2012 Legea, ekainaren 28koa, Euskadiko Ekintzaileei eta Enpresa Txikiari Laguntzekoa

17/2012 Legea, ekainaren 28koa, Kazetarien Euskal Elkargoa Sortzekoa

18/2012 Legea, ekainaren 28koa, Euskadiko Ekonomialarien eta Merkataritza Tituludunen Elkargoak Bateratzekoa



Utzi iruzkina: