AURRERA GOAZ
2008ko Ekainaren 27a egun berezia izango da abertzale sentitzen geranontzat. Gure bihotzean gordeko dugu beti eta gure seme-alabei egun honen garrantzia transmititzen saiatuko gera.
GORA EUSKADI ASKATUTA (eta lehenbaitlehen) !!!!
IBARRETXE AURRERA !!!!
Legebiltzarrera azaltzeko aukera izan genuenok alderdi politiko bakoitzaren iritziak eta argudioak entzun ahal izan genituen.
Beno, argudioak, batzurenak bakarrik, zeren eta batzuek ez zuten argudiorik plazaratu.
PPk gezurra eta engainua erabili nahi izan zituen. Kontsulta eta Erreferenduma nahastu asmoz ibili zen Barreda. Badu bada garaia PP alderdiak konturatzeko gizartea gezurrekin ezin dela engainatu, ez al zuen nahiko izan Madrileko 11 M ko atentatuen inguruko gezurrekin?
PSOE, Patxi Lopez.....lotsagarri !!! Irainak eta prepotentzi keinuak bakarrik ikusten zitzaizkion Patxi Lopezi. Ez bedi ahaztu Patxi Lopez zer gertatu zitzaion Narzisori beti ibaiko "ispiluan" begiratzen egoteagatik.
PP eta PSOErena ordea betiko tonikan joan zen, bagenekien.
Tristeena da EHAKkoena ere betiko tonikan joan izana.
A ze argudioak boto bakar bat eman eta beste guztiak abstentziora joateko !
Nonbait EAJrekin ez dira fidatzen. Hori zen boto bakar bat ematearen argudioa. Tristea benetan! Tristea zeren eta baiezkoa eman zuten alderdi politiko guztiek ere argudio bera erabili zezaketen abstentziora joateko, ez zirela beraiek ere EHAKtaz fido.
Ez dute bada pentsatuko EHAKkoek gainontzeko alderdiak beraietaz fidatzen direnik ezta? Fidatu al daiteke EHAKtaz?
Baina EHAKk ez bezelako seriotasun eta neurria eman zuten Aralar, EB, EA eta EAJk.
EHAKren obsesio bakarra bere botanteen aurrean galtzaile irten gabe aguantatzea izan da. Ez du Herriaren aldeko benetako apustu bat bultzatu, ez da arriskatu, ez du neurririk eman, ez du lidergo ahalmenik, bere burua zuritzeko erabaki bat hartu baino ez du egin.
EHAK eta Ezker Abertzaleak EAJri askotan salatu izan dioten "anbiguotasun" hori, beraiek erabili dute.
Badirudi Herri santu honetan, irtenbideak lortzea bezain garrantzitsua dela "medalla" edo ikurra nork jazten duen. Eta Ezker Abertzalea berriro ere beldur da kanpoan geratzeko.
Lehendakariak azken bake prozesuan errespetu izugarria erakutsi zuen, bere ekimenen gainetik Loiolako prozesuari bide emanez. HArk huts egin zuen. Eta Lehendakariak berriro ekimena hartu du.Itxaropena ekarri digu. Lidergoa erakutsi du.
IBARRETXE AURRERA !!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: