PLENOAREN BEZPERAN
Bihar ekainak 27 egun historikoa biziko dugu. Bihar erabakiko dute baizkaitarron, arabarron eta gipuzkoarron ordezkariek Ibarretxe Lehendakariaren Kontsulta proposamenari bide eman edo ez.
Tamalez bihar arte itxaron gabe badakigu jada unionisten jarrera zein izango den: NO.
Kontsultaren aurka asmatu ahal izan dituzten aitzaki guztiak jarri eta gero, Lehendakaria gutxietsi eta gero, euskaldunon izaera berezia bera ukatu eta gero, NO.
Ez da harritzekoa.
Zer espero genezake España aberritzat dutenen aldetik?.
Españolak español direla demostratzen digute eguna joan eta eguna etorri. Eta españoltasuna defendatzeko jardueran, demokrazia bera ukatzeko lotsik ez dutela argi geratu zaigu.
Lehendakariak beti esan ohi du euskaldunok gu geuk nahi dugun lekuraino iritsiko garela. Trabak eta oztopoak ezingo dituztela luzaroan Herriaren gogoak zapuztu.
Beraz, biharkoa bezalakoaren urratsen aurrean ekin diezeiogun indartsu gurea den eskubidearen defentsari. Gu bakarrik, abertzaleok bakarrik aurkitu behar baitugu gure Aberriaren askatasuna zabalduko digun atearen giltza.
Guk, ez beste inork.
GORA EUSKADI ASKATUTA!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: