Eusko Legebiltzarra, Zinemaldia eta ETB1.
Bi ikuskizun, hainbat ikusleku
milaka ikusle, hainbeste eserleku.
Milaka ikusle, erdara edaten,
hamaika euskaltzale, tripak jaten.
Hamaika euskaltzalek, kontzientzia itsusi,
bi ikuskizun, eta ezin ikusi.
Eta egia esan, guztiek daukazue arrazoi dezente, baina gaur egunean Euskal Herrian euskaraz bizi nahi duenak badu zoratzeko beste nahigabe eta buruhauste. Legebiltzarreko azken bilkuran eta Zinemaldiko aurkezpenean erabilitako euskara apurra horren adibide garbi dira. Hamaika aldiz salatu izan da ikuskizun horietan eta beste hainbatetan gertatzen dena, baina hemen denak berdin dirau. Ikuskizuna biribiltzeko gainera non eta “euskarazko” kate bakarrean jarri zizkiguten ikusgarri berauek, gure ETB1 kate zirraragarrian.
Euskara ofiziala omen den EAE madarikatu honetan, nola da posible horrelakorik gertatzea? Kontuan edukiz gainera diru publikoari esker bizi diren ekimenak direla hirurak?
Zenbaitek oraindik ulertzeke jarraituko du, baina ezin ba gaurkoan ere esateke gelditu: Euskaldunon hizkuntza eskubideak bermatzea helburu izango duen hizkuntza politika berria ezinbestekoa dugu Euskal Herrian. Gaur eguneko legediak gaindituz, euskarari benetako ofizialtasuna aitortuko dion Lege berri baten eskutik noski.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: