Kategoria: etb1
Azkenaldian oso gutxi ikusten dut telebista (eta asko ikustekoa izan naiz beti…). Horregatik, eguerdian lanetik etxera iristen naizenean telebista aurrean bazkaltzea gustatzen zait. Egia esan, eguerditako programazioa ez da erakargarriegia izaten eta zapping egiten igarotzen nuen bazkaria Mujeres y Hombres y Viceversa, La Ruleta de La Fortuna eta La Sextako krminologoen artean (haze trioa… lotsa ere ematen dit onartzeak jeje). Kontua da, aurreko batean zapping orokorra egiten ari nintzenean (nire familia osoa zoratzen duen ekintza portzierto) marrazki bizidun batzuekin egin nuel...
Zur eta lur geratu naiz, telebista piztu eta bat-batean Etb1eko Sutan Blai programa berrian Huhezi eta Txomin Txapel eguneko irudiak ikusi ditudanean. Erreportaje polita izan da bai Txomin txapel, Huheziko eta Eskoriatzan bizi den giroari buruz. Hementxe ikus dezakezue!!! Ondo segiii!
Bi ikuskizun, hainbat ikusleku milaka ikusle, hainbeste eserleku. Milaka ikusle, erdara edaten, hamaika euskaltzale, tripak jaten. Hamaika euskaltzalek, kontzientzia itsusi, bi ikuskizun, eta ezin ikusi. Ezagutzen nauzuenok esango didazue, Unai kontuz ibili hadi, burua nahasten ari zaik eta… Ezagutzen ez nauzuenok berriz lasai ederrean pentsatuko duzue, gizajo hau zeharo pitzatuta dago. Eta egia esan, guztiek daukazue arrazoi dezente, baina gaur egunean Euskal Herrian euskaraz bizi nahi duenak badu zoratzeko beste nahigabe eta buruhauste. Legebiltzarreko azken bilkuran eta Zinemaldiko aurk...