Harri bitxi bat ETB1en: Avatar (Azken Haize Maixuaren Kondaira)

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2009-10-11 18:03

Azkenaldian oso gutxi ikusten dut telebista (eta asko ikustekoa izan naiz beti…). Horregatik, eguerdian lanetik etxera iristen naizenean telebista aurrean bazkaltzea gustatzen zait. Egia esan, eguerditako programazioa ez da erakargarriegia izaten eta zapping egiten igarotzen nuen bazkaria Mujeres y Hombres y Viceversa, La Ruleta de La Fortuna eta La Sextako krminologoen artean (haze trioa… lotsa ere ematen dit onartzeak jeje).

 

Kontua da, aurreko batean zapping orokorra egiten ari nintzenean (nire familia osoa zoratzen duen ekintza portzierto) marrazki bizidun batzuekin egin nuela topo etb1-ean. Itxuraz japoniarrak ziruditen baina bazuten zerbait beraien jatorria erabat orientala ez zela konturatzera eraman nindutenak. Marrazki bizidun telesailaren izena Avatar zen, Azken aire maixuaren kondaira.

 

               

 

Marrazkiek deitu zuten lehenbizi nire arreta. Ayao Miyazakiren marrazkiak gogoratzen zituzten. Bai pertsonaiek eta baita Avatarraren munduan bizi diren izakiek, Mononoke, Totoro edo Chihiro bezelako filmeetakoen antza zuten. Marrazki bizidun haiek zer demontre ote ziren pentsatzen ari nintzen bitartean konturatzerako, atal guztia irentsi nuela konturatu nintzen. Gidoia oso ona zen marrazki ziztrin batzuk izateko eta historioak, hurrengo egunean marrazki haiek berriz ere ikusteko grina piztu zidaten.

 

Hurrengo egunean puntual jo nuen etb1-era eta hantxe jarraitzen zuten Aang Avatarrak, Katarak eta bere anaia Sokkak. Marrazkiak ikusten jarraitu nuen eta argumentua bikaina zela konturatu nintzen, mundua ongi egituratua zegoela, gidoia zoragarria zela eta pertsonaiak ongi garatuak zeudela. Emozio asko agian marrazki bizdun batzuentzat baina azkenaldian, oso zaila da kalitate honetako lan  bat aurkitzea telebistan:

 

Avatarraren munduan lau tribu bizi dira: Suaren Tribua Haizearen Tribua, Lurraren Tribua eta Uraren Tribua. Tribu hauetako bakoitzak bere elementua kontrolatzeko gaitasuna du baina bada izaki bat lauak kontrolatzeko gai dena, Avatarra (hinduismotik dator). Avatarrak esan bezala, lau elementuak kontrolatzen ditu eta bere funtzioa munduaren oreka mantentzea da.

 

Avatarra ziklo bat jarraituz berraragitzen da (ura, lurra, sua, haizea). Kontua da su avatarra hiltzean Su Tribuak mundua menperatzeko planari ekiten diola eta Haizearen tribuan jaioko den Avatarra akabatzeko helburuarekin Haize Tribu osoa akabatzen duela. 100 urte pasa dira egun horretatik eta Suaren Tribuak bere planarekin aurrera darrai urte gehiegitan luzatu den guda batekin. Halako batean, Ur Tribuko kide diren  Katara eta Sukkok Aang Avatarra aurkitzen duten izeberg batean hizozturik. 100 urte daramatza bertan 12 urte besterik ez ditu. Gauza asko ditu ikasteko munduari bere oreka itzuli ahal izateko baina egun handi bat da bere aurkitzaileentzat. Munduak, itxaropena berreskuratu du.

 

Esan bezala, argumentu honek erabat harrapatu ninduen eta interneten hasi nintzen Aang eta bere lagunen inguruko informazio gehiagoren bila. Hasieran aipatu dut itxura japoniarra zutela baina bazituztela mundu okzidentaleko printza batzuk. Hemen azalpena. Nickelodeon ekoiztetxe amerikarrak sortutako telesail bat da baina nahiz eta gidoia Estatu Batuetan idatzi zuten, Hego Koreara bidali zuten marraztera. Konbinazio bikaina behin emaitza ikusita. Gomendagarria erabat.

 

Gainera, Avatarren filmea ere bidean omen dago M. Night Shyamalan zuzendari amerikarraren eskutik.

 


Utzi iruzkina: