Azkenaldian oso gutxi ikusten dut telebista (eta asko ikustekoa izan naiz beti…). Horregatik, eguerdian lanetik etxera iristen naizenean telebista aurrean bazkaltzea gustatzen zait. Egia esan, eguerditako programazioa ez da erakargarriegia izaten eta zapping egiten igarotzen nuen bazkaria Mujeres y Hombres y Viceversa, La Ruleta de La Fortuna eta La Sextako krminologoen artean (haze trioa… lotsa ere ematen dit onartzeak jeje).   Kontua da, aurreko batean zapping orokorra egiten ari nintzenean (nire familia osoa zoratzen duen ekintza portzierto) marrazki bizidun batzuekin egin nuel...


Azkenaldian nahiko nostalgika nabil, aspaldiko serie eta marrazki bizidunak gogoratzen, baita milaka aldiz ikustako disneyren pelikula mitikoak ere. Zenbat oroitzapen... eta zenbat ordu telebistaren aurrean!!! Bueno ba zuei nostalgia hau ere apur bat kutsatzeko interneten aurkitutako bideotxo hau. Pentsatuko duzue nik agian ez nituela ikusi bertan agertzen diren serie asko, ez baitira nire garaikoak, baina denok ezaguna da gauzak telebistan errepikatzeko daukaten joera, horregatik, hiruzpalau serie kenduta bideo honek erakusten duen guztia ikusi dut. Benetan, zenbat ordu pantailari begira.....


Azken iruzkinak