Sozietate eta baltzuei buruzko oinarrizko lege-arauak euskal legezalean jartzen saiatu gara.Deustuko Unibertsitateko Eba Gamindek, Gotzon Loberak eta Andres Urrutiak Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren babesarekin itzulitako Sozietate Anonimoen Legearen, Erantzukizun Mugatuko Sozietateen Legearen, Ekonomia-intereseko Elkartzeen Legearen eta Merkataritzako Kodearen ondoren, Merkatatritzako Erregistroaren Erregelamendua jarri dugu oraingoan.Beti bezala, baliagarri gertatuko zaizuelakoan.
Nafarroako Foru Komunitateko lege-arauen euskarazko testua sartzen ari gara euskal legezalea web gunean. Horrela, euskal herrialdeetako legegintzaren ikuspegi osoa izan dezake euskal legezale interesatuak.
Sozietate anonimoen Legearen testu bategina euskaraz sartu berri dugu euskal legezalea web gunean. Itzulpena, Eba Gaminde, Gotzon Lobera eta AndresUrrutiak egin dute. Argitaratu, Deustuko Unibertsitateak eta Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak. Aurrerantzean, Deustuko Unibertsitateko itzultzaile saiatuek euskaratutako merkataritza-legeak sartzen jarraituko dugu. Ez ahaztu: euskarazko lege-testurik baduzu, partekatu ezazu eta bidal iezaiguzu. Elkarlanaren garaia da, sare-lanarena eta partekatzearena!
Ikasturte berria hasi eta asmo berriekin dator euskal legezalea, bloga eta web gunea.Txoko digital hau baliagarriagoa eta erabilgarriagoa egin nahi dugu, azken batean: ikasleentzat, bulegoentzat, itzultzailentzat eta, orohar, legea eta euskara uztartuz diharduten -diharduzuen- guztiontzat.Irakurleon laguntza eske gatoz oraingoan euskal legezalea egiten dugunok, lan-orduetatik kanpo, gure borondatez eta inongo ordainik gabe egin ere.Hona, bada, gure eskaria: bidali guri txoko hau aberastu eta osatu dezakeen eduki oro: Parlamentu eta Batzar Nagusietan onartutako arauak, zuzenbide-gaietako art...
euskal legezalea web orria euskaratuta dauden lege-arauen bildumarik osoena da. Bertan aurkitu daitezkr- euskaratuta dauden Estatuko lege guztiak,- euskaratuta dauden Europako arau guztiak, iazko abenduko Lisboako Tratatuak barne,- euskal lege-bildumarik osoena, euskarazko testu historikoak barne.euskal legezalea, horrela, tresna baliagarria da zuzenbidearen profesional euskaldunentzat, euskal zuzenbide-ikasleentzat eta euskal itzultzaileentzat.Hobetzen eta osatzen jarraitzeko konpromisoa dugu. Euskararen eta legearen aurrerapenerako.
Argitaratu da azkenean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 9/2008 LEGEA, ekainaren 27koa, bakea eta normalizazio politikoa iristeko negoziazio-prozesu bat irekitzeari buruz Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren iritzia eskatzeko herri-galdeketa bat deitzeko eta arautzekoa. Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrei 2008ko urriaren 25ean bakegintzaz eta erabakitzeko eskubidea gauzatzeko alderdien arteko elkarrizketaz galdetu nahi die Ibarretxe lehendakariak, lege-indarrik gabe baina herritarrek parte hartzeko duten eskubidea erabiliz. Lehendakariak Eusko Alderdi Jeltzalearen, Eusko Alka...
Aurtengo lehen sei hilabeteetan Eusko Legebiltzarrak onartu dituen zazpi lege gehitu dira euskal legezalea web gunean.Honako hauek dira:- 8/2008 Legea, ekainaren 25ekoa, Gizarte Bazterkeriaren aurkako Legea eta Gizarte Eskubideen Agiriaren Legea aldatzekoa. - 7/2008 Legea, ekainaren 25ekoa, Merkataritza Jardueraren Legearen bigarren aldaketarena. - 6/2008 Legea, ekainaren 25ekoa, Euskadiko Kooperatiba Sozietate Txikiei buruz...
Hizpide ugari eman du honezkero, eta gehiago emango du aurrerantzean ere, Eusko Jaurlaritzak 2008ko ekainaren 28ko bileran onartu eta ekainaren 29an Legebiltzarrera bidali zuen Lege-egitasmoak: Bakea eta normalizazio politikoa iristeko negoziazio-prozesu bat irekitzeari buruz Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren iritzia eskatzeko herri-galdeketa bat deitzeko eta arautzeko Lege-egitasmoa.Eztabaida politiko sutsua piztu da, alde batetik, pentsa zitekeen bezala: nazio-nortasun desberdineko euskal herritarron artean berezkoa baita gure herrialdearen statusari buruzko eztabaidaeta...
Beste bi lege aurkitu daitezke euskal legezalea web gunean euskaratuta:- 2/1979 Lege Organikoa, Konstituzio Auzitegiari buruzkoa, eta- 29/1998 Legea, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duena.Garrantzi haundiko bi lege hauek Euskal Herriko Unibertsitateko lantalde multidiziplinar batek euskaratu ditu, kalitatezko testu bi eskainiz. Hona hemen taldekideak:JUAN INAZIO UGARTEMENDIA EZEIZBARRENAMAITE ZELAIA GARAGARZAIRENE ALDASORO KATARAINPATXI PETRIRENA ALTZUGURENANTTON ELOSEGI ALDASOROJUAN GARZIA GARMENDIAJOSÉ ÁNGEL TAMAYO ERRAZQUINetaCARMEN AGOUES MENDIZABALJASONE URKOLA IRIART...
XIX. mendeko euskal foruen galerak hiru zedarri izan zituen lege mailan:- 1839ko urriaren 25eko Legea, euskal probintzien eta Nafarroaren foruak berretsi zituena baina, "monarkiaren batasun konstituzionalaren kalterik gabe" berretsi zituenez, azken batean foru-eraentzaren amaiera ekarri zuena.- 1841eko abuztuaren 16ko Legea, "Lege hitzartua" deitua, Nafarroako foruen eraldaketa onartu zuena eta Nafarroako eskuinaren eta Amejoramenduaren oinarri bihurtu dena.- 1876ko uztailaren 21eko Legea, hiru euskal probintzien foruak deuseztatu zituena eta kintak eta kontribuzioak sartu zituena.Hiru lege...
"Euskal legezalea" zuzenbidearen profesional euskaldunen txoko digitala da. Artikulu interesgarriak, baliabide erabilgarriak, kontaktu baliagarriak eta, oro har, euskara eta zuzenbidea uztartzen duen guztia.