Ikasturte berriari begira, asmo berriak
Ikasturte berria hasi eta asmo berriekin dator euskal legezalea, bloga eta web gunea.
Txoko digital hau baliagarriagoa eta erabilgarriagoa egin nahi dugu, azken batean: ikasleentzat, bulegoentzat, itzultzailentzat eta, orohar, legea eta euskara uztartuz diharduten -diharduzuen- guztiontzat.
Irakurleon laguntza eske gatoz oraingoan euskal legezalea egiten dugunok, lan-orduetatik kanpo, gure borondatez eta inongo ordainik gabe egin ere.
Hona, bada, gure eskaria: bidali guri txoko hau aberastu eta osatu dezakeen eduki oro: Parlamentu eta Batzar Nagusietan onartutako arauak, zuzenbide-gaietako artikulu edo idazlanak, zuzenbideko apunteak, dokumentuak edota estekak.
Ea guztion artean eraikitzen dugun euskal legezalea.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: