Sozietate anonimoen Legearen testu bategina euskaraz sartu berri dugu euskal legezalea web gunean. Itzulpena, Eba Gaminde, Gotzon Lobera eta AndresUrrutiak egin dute. Argitaratu, Deustuko Unibertsitateak eta Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak. Aurrerantzean, Deustuko Unibertsitateko itzultzaile saiatuek euskaratutako merkataritza-legeak sartzen jarraituko dugu. Ez ahaztu: euskarazko lege-testurik baduzu, partekatu ezazu eta bidal iezaiguzu. Elkarlanaren garaia da, sare-lanarena eta partekatzearena!


Ikasturte berria hasi eta asmo berriekin dator euskal legezalea, bloga eta web gunea.Txoko digital hau baliagarriagoa eta erabilgarriagoa egin nahi dugu, azken batean: ikasleentzat, bulegoentzat, itzultzailentzat eta, orohar, legea eta euskara uztartuz diharduten -diharduzuen- guztiontzat.Irakurleon laguntza eske gatoz oraingoan euskal legezalea egiten dugunok, lan-orduetatik kanpo, gure borondatez eta inongo ordainik gabe egin ere.Hona, bada, gure eskaria: bidali guri txoko hau aberastu eta osatu dezakeen eduki oro: Parlamentu eta Batzar Nagusietan onartutako arauak, zuzenbide-gaietako art...


"euskal legezalea" web gunea sortu dugu, Euskal Herrietan erabili beharreko lege-testuak euskaraz emateko.Web gune horren helburua zuzenbidearen euskal profesionalei, eragile juridikoei eta itzultzaile-jendeari euskaraz lan egiteko tresna bat eskaintzea da, lanabes baliagarri eta erabilgarria.Bertan, Europar Batasunaren, Espainiako eta Frantziako estatuen eta Euskal Herriko erakundeen lege-arauak euskaraz aurkituko dituzte, ahalik eta eguneratuen eta ahalik eta osotuen.Hona helbidea: euskal legezalea


Zuzenbidearen Euskal Akademiak bere baitara biltzen ditu egungo gizarteaz kezkatuta agertzen diren euskal legelari guztiak, gizarte hori abian baitago gero eta konplexuagoa den etorkizun baten bila. Jakin badakigu garai berriek arau-sistema berriak behar dituztela. Horrekin batera, garai berriotan nahitaezkoa da hausnarketa berriak egitea, eta horretarako prest agertzen dira Akademiako kideak. Gure leloa bat dator Europar Batasunak duenarekin: •  Aniztasunean bat eginik. (Europako Konstituzioaren I-8. ar...


Azken iruzkinak