euskal legezalea web gunea abian
"euskal legezalea" web gunea sortu dugu, Euskal Herrietan erabili beharreko lege-testuak euskaraz emateko.
Web gune horren helburua zuzenbidearen euskal profesionalei, eragile juridikoei eta itzultzaile-jendeari euskaraz lan egiteko tresna bat eskaintzea da, lanabes baliagarri eta erabilgarria.
Bertan, Europar Batasunaren, Espainiako eta Frantziako estatuen eta Euskal Herriko erakundeen lege-arauak euskaraz aurkituko dituzte, ahalik eta eguneratuen eta ahalik eta osotuen.
Hona helbidea: euskal legezalea
Iruzkinak
Utzi iruzkina: