"9/2008 Legea, EAEko herritarren iritzia eskatzeko herri-galdeketa bat deitzeko eta arautzekoa" argitaratu da

legelaria 1456150982936 euskal legezalea | 2008-07-15 15:35

Argitaratu da azkenean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 9/2008 LEGEA, ekainaren 27koa, bakea eta normalizazio politikoa iristeko negoziazio-prozesu bat irekitzeari buruz Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren iritzia eskatzeko herri-galdeketa bat deitzeko eta arautzekoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrei 2008ko urriaren 25ean bakegintzaz eta erabakitzeko eskubidea gauzatzeko alderdien arteko elkarrizketaz galdetu nahi die Ibarretxe lehendakariak, lege-indarrik gabe baina herritarrek parte hartzeko duten eskubidea erabiliz.

Lehendakariak Eusko Alderdi Jeltzalearen, Eusko Alkartasunaren eta Ezker Batuaren babesa du eta Alderdi Sozialista, Alderdi Popularra eta ezker abertzalea ditu aurka, azken honek botu bakarra eman bazion ere Legeari Legebiltzarrean.

Argitaratu den egun berean aurkeztu du Espainiako Gobernuak Lege berriaren aurkako konstituziokotasun-errekurtsoa eta, ondorioz, Legea ahalgabetuta geratuko da Konstituzio Auzitegiak epaia eman arte.


Utzi iruzkina: