Kategoria: eusko_legebiltzarra
Eusko Legebiltzarrak onartutako azken legeak eta aurreko lege-arauak baterabiltzen dituen testu bat dituzue honez gero euskal legezalea web gunean.Honako hauek dira:- 2/2011 Legea, Ehizarena- 1/2011 Legegintza Dekretua, Euskadiko aurrekontu araubidearen arloan indarrean diren lege xedapenen testu bategina onartzen duena eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio eta partzuergoei aplikatu beharreko aurrekontu araubidea arautzen duena- 1/2011 Legea, Drogamenpekotasunen arloko aurrezaintza, laguntza eta gizarteratzeari buruzko Legearen hirugarren aldaketarena
Eusko Legebiltzarraren webgunean baduzue estilo-liburu antzeko bat, itxuraz hango itzultzaileek prestatua. Oso gogoeta interesgarriak (interesgarri bezain sakonak) ageri dira bost dokumentutan."Gaztelania formaletik itzultzeko estrategiak" izeneko dokumentuari erreparatuko diogu gaurkoan. Dokumentuetan ez da ageri egileen izenik, baina oso litekeena da, batez ere edukia ikusirik, Jesus Mari Agirre tartean egotea, berriki plazaratu duen Itzulpen estrategiak: gaztelaniazko testu juridikoak eta administratiboak liburuaren oihartzunak agerikoak baitira.Kontzeptu interesgarri bat aurkezten dute ...
Beste zerbaiten bila ari nintzela, hara zer aurkitu dudan amaraunean, Eusko Legebiltzarreko itzultzaileen puntuazioari buruzko txostena. Hemen duzue.Ez da egileen izenik ageri. Baten batek zerbait baleki lan horretaz, idatz dezala gurera.Hemen beste batzuk, katalanez:Universitat Oberta de CatalunyaUniversitat Pompeu i FabraVilaweben estilo-liburuaKataluniako Justizia SailaGironako Unibertsitatearen leku honetan badira beste hainbeste hizkuntza-baliabide jakingarri. Nahiko genituzke guretzat ere.Ingelesez ere badut horrelako mordoxka bat gordeta, baina beste baterako utziko ditugu horiek.
Argitaratu da azkenean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 9/2008 LEGEA, ekainaren 27koa, bakea eta normalizazio politikoa iristeko negoziazio-prozesu bat irekitzeari buruz Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren iritzia eskatzeko herri-galdeketa bat deitzeko eta arautzekoa. Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrei 2008ko urriaren 25ean bakegintzaz eta erabakitzeko eskubidea gauzatzeko alderdien arteko elkarrizketaz galdetu nahi die Ibarretxe lehendakariak, lege-indarrik gabe baina herritarrek parte hartzeko duten eskubidea erabiliz. Lehendakariak Eusko Alderdi Jeltzalearen, Eusko Alka...