Jakina da 80ko hamarkadako zenbait lege-testuk sortzen dituzten arazoak. Harrez gero euskarak izan duen normalizazio-prozesuaren ondorioz, itzulpen batzuk zaharkituta geratu dira terminologiari edota fraseologiari dagokionez.Horietako  bat dugu 7/1981 Legea, Jaurlaritzari buruzkoa.Oraingoan, itzulpen eguneratua jaso dugu euskal legezalea gunean, baliagarri izango delakoan.


Argitaratu da azkenean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 9/2008 LEGEA, ekainaren 27koa, bakea eta normalizazio politikoa iristeko negoziazio-prozesu bat irekitzeari buruz Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren iritzia eskatzeko herri-galdeketa bat deitzeko eta arautzekoa. Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrei 2008ko urriaren 25ean bakegintzaz eta erabakitzeko eskubidea gauzatzeko alderdien arteko elkarrizketaz galdetu nahi die Ibarretxe lehendakariak, lege-indarrik gabe baina herritarrek parte hartzeko duten eskubidea erabiliz. Lehendakariak Eusko Alderdi Jeltzalearen, Eusko Alka...


Azken iruzkinak