BOE euskaraz

legelaria 1456150982936 euskal legezalea | 2011-12-03 19:41

Abenduaren 1ean hasi da argitaratzen Estatuko Aldizkari Ofizialaren (BOEren) euskarazko gehigarria, Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak izenpetutako hitzarmen baten ondorioz.

BOEren euskarazko gehigarriak, katalanez eta gailegoz aspaldi argitaratzen direnak bezala, Aldizkariaren 1. Atalaren ("Xedapen Orokorrak") aurkibidea argitaratuko du egunero euskaraz eta, bestalde, lege-mailako xedapenen, hots, legeen, lege-dekretuen eta legegintzako dekretuen euskarazko testua. Jaurlaritza arduratzen da itzulpenaz.

Horren haritik, Eusko Legebiltzarraren legeak ere argitaratuko ditu Estatuko Aldizkari Ofizialak, gaztelaniaz ohiko aldizkarian eta euskaraz hizkuntza honetako gehigarrian.


Utzi iruzkina: