Kategoria: legeak_euskaraz
Abenduaren 1ean hasi da argitaratzen Estatuko Aldizkari Ofizialaren (BOEren) euskarazko gehigarria, Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak izenpetutako hitzarmen baten ondorioz.BOEren euskarazko gehigarriak, katalanez eta gailegoz aspaldi argitaratzen direnak bezala, Aldizkariaren 1. Atalaren ("Xedapen Orokorrak") aurkibidea argitaratuko du egunero euskaraz eta, bestalde, lege-mailako xedapenen, hots, legeen, lege-dekretuen eta legegintzako dekretuen euskarazko testua. Jaurlaritza arduratzen da itzulpenaz.Horren haritik, Eusko Legebiltzarraren legeak ere argitaratuko ditu Estatuko Aldizkari ...
euskal legezalea eguneratzen jarraitzen dugu.Zenbait Estatuko lege sartu berri dugu gune horretan:- 11/2007 Legea, Herritarrek zerbitzu publikoetara sarbide elektronikoa izateari buruzkoa,- Jabetza intelektualari buruzko Legearen testu bategina,- 1/2010 Lege Organikoa, Konstituzio Auzitegiari buruzko eta Botere Judizialaren lege organikoak aldatzen dituena, Ekonomia Itunaren "blindajea" deitu izan zaiona,- 30/2007 Legea, Sektore publikoaren kontratuena,,
Sozietate anonimoen Legearen testu bategina euskaraz sartu berri dugu euskal legezalea web gunean. Itzulpena, Eba Gaminde, Gotzon Lobera eta AndresUrrutiak egin dute. Argitaratu, Deustuko Unibertsitateak eta Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak. Aurrerantzean, Deustuko Unibertsitateko itzultzaile saiatuek euskaratutako merkataritza-legeak sartzen jarraituko dugu. Ez ahaztu: euskarazko lege-testurik baduzu, partekatu ezazu eta bidal iezaiguzu. Elkarlanaren garaia da, sare-lanarena eta partekatzearena!
euskal legezalea web orria euskaratuta dauden lege-arauen bildumarik osoena da. Bertan aurkitu daitezkr- euskaratuta dauden Estatuko lege guztiak,- euskaratuta dauden Europako arau guztiak, iazko abenduko Lisboako Tratatuak barne,- euskal lege-bildumarik osoena, euskarazko testu historikoak barne.euskal legezalea, horrela, tresna baliagarria da zuzenbidearen profesional euskaldunentzat, euskal zuzenbide-ikasleentzat eta euskal itzultzaileentzat.Hobetzen eta osatzen jarraitzeko konpromisoa dugu. Euskararen eta legearen aurrerapenerako.
Beste bi lege aurkitu daitezke euskal legezalea web gunean euskaratuta:- 2/1979 Lege Organikoa, Konstituzio Auzitegiari buruzkoa, eta- 29/1998 Legea, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duena.Garrantzi haundiko bi lege hauek Euskal Herriko Unibertsitateko lantalde multidiziplinar batek euskaratu ditu, kalitatezko testu bi eskainiz. Hona hemen taldekideak:JUAN INAZIO UGARTEMENDIA EZEIZBARRENAMAITE ZELAIA GARAGARZAIRENE ALDASORO KATARAINPATXI PETRIRENA ALTZUGURENANTTON ELOSEGI ALDASOROJUAN GARZIA GARMENDIAJOSÉ ÁNGEL TAMAYO ERRAZQUINetaCARMEN AGOUES MENDIZABALJASONE URKOLA IRIART...
Zuzenbide erromatarrean oinarri-oinarrizkoa den "XII Taulen Legea" euskaratuta argitaratu da euskal legezalea web gunean:XII Taulen LegeaHorrekin ematen zaio hasiera Testu historikoak sail berriari. Zuzenbidearen testu historikoren bat euskaratuta baldin baduzu, helarazi guri itzulpena ala, gutxienez, esteka.