Kategoria: estatuko_aldizkari_ofiziala
Abenduaren 1ean hasi da argitaratzen Estatuko Aldizkari Ofizialaren (BOEren) euskarazko gehigarria, Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak izenpetutako hitzarmen baten ondorioz.BOEren euskarazko gehigarriak, katalanez eta gailegoz aspaldi argitaratzen direnak bezala, Aldizkariaren 1. Atalaren ("Xedapen Orokorrak") aurkibidea argitaratuko du egunero euskaraz eta, bestalde, lege-mailako xedapenen, hots, legeen, lege-dekretuen eta legegintzako dekretuen euskarazko testua. Jaurlaritza arduratzen da itzulpenaz.Horren haritik, Eusko Legebiltzarraren legeak ere argitaratuko ditu Estatuko Aldizkari ...