Berdintasuna

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2009-03-08 16:28
6

euritan

euritan 2009-03-09 22:21 #1

Ezkon gintezke askatasunarekin, eta hori errespetatuko duen laguna izan alboan...

Kateak apurtzen ari dira, norberak bere buruari eta albokoari ezarritako baldintzen araberako abiaduran.

Sugoi

Sugoi 2009-03-09 22:39 #2

Askatasunik ez da existitzen, kontzeptu hutsala da, norberak nahieran bete dezakeena. Oso arriskutsua da askatasunari buruz hitz egitea. Zuk esan duzu, laguna, edo kidea alboan izatea, hori da garrantzitsua; ez jabe edo esklabua. Egia da kateak apurtzen ari direla sektore batzuetan, baina bide luzea daukagu oraindik egiteke, eta ezin gara beso-gurutzaturik geratu. Ez diot borroka kolektibo feministetan parte hartu behar dugunik, bakoitzak bere indibidualidade edo norbanakotasunean ere egin dezake borroka, areago, norbanako borrokak dira azkenean garrantzitsuenak, norbanako borroka errepikatu eta masiboak borroka kolektibo bihurtzen direlarik. Ez dugu ahaztu behar, dena den, munduko eskualde zorionekoenetan bizi garela, iraultzak emanak dira jada eta hala ere jarraitzen dugu berdintasunaren borrokan ilararen atzeko aldean ibiltzen, imajina dezagun bada zer berdintasun maila egon daitezkeen bere antolakuntza guztiz gizonaren ingurukoa den lurraldeetan. Borrokak inoiz ez dira bukatzen... eta erritmoak, norberak markatzen baditu ere, inoiz ez zaio markatzeari utzi behar... hori da funtsezkoena.

gizaki sadomasokista

gizaki sadomasokista 2009-03-10 15:53 #3

askatasuna... Wittgensteinek adierazi bezala, hitzak adiera bat edo bestea hartzen du hitz jokuen arabera. zehaztu dezagun zertaz ari garen lehendabizi... ba al dago erlazio sadomasokistatik ateratzerik? ba al dago honi guztiari buelta ematerik?

Sugoi

Sugoi 2009-03-10 21:24 #4

Posible al da baina, askatasunaz termino zehatzetan hitz egitea? Askatasuna erantzukizuna da lehenbizi, eta hori esateak arazoa gehiago iluntzen du, orain, askatasuna zer den argitzeaz gain, erantzukizuna zer den edo, behintzat, zeri edo nori erreferitzen zaion ere argitu beharko dugu. Askatasuna gizakiengan aurresuposatu beharreko premisa dela esango nuke nik, hots, norbanako edo gizatalde homogeneo baten jardunaren ondorioak norbanako edo gizatalde horren ardura gisa agertzea permititzen diguna. Askatasuna ez da pribilegioa, beharra, obligazioa baizik. Eraman beharreko zama. Kondena, Sartreri erreferentzia eginez gero. Horren adierazgarri da erlijio kristauak Jainkoak gizakia askatasunez hornitu izana erabiltzea teodizea azaldu ahal izateko, alegia, nola da posible Jainkoa guztiz ona izanda, munduan gaizkirik egotea? Jainkoak aske egin gaituelako, hain zuzen. Frantziar Iraultzatik gaurdaino (eta luzarorako seguru asko), askatasunaren kontzeptu iraulia geureganatzen ibili gara. Askatasuna gaizkiaren justifikazio izatetik bere baitan helburu izatera pasa da, Jainkoa ordeztu du, sakralizatu egin da. Ahaztu da ordea, berarekiko inmanentea den ardura edo erantzukizuna. Askatasunaz hitz egitea hutsala da, erantzukizunaz eta ondorioz, justiziaz hitz egiten ez bada, eta horietxek dira hain zuzen, askatasunaren beraren mugak ezartzen dituztenak. Kasu honetan, berdintasunaz ari garelarik, galdetu behar da gizona libre izan ote den dominatzaile-dominatu dinamika sexistan. Gizonezkoa aurrezarritako eskema batera egokitu da, ez du askatasunez jokatu, inertziaz baizik, areago, inertzia horrek erantzukizuna ukatu eta injustizia ez ikusi izanarena egitera eraman du, kontrol egoeran egoteak ematen zion iraultza pribilegioari muxin egin diolarik (Lincolnek dominatzaile gisa zituen pribilegioak aprobetxatu zituen dominatzaile-dominatu dinamika hausteko). Eroso egon delako egoera horretan, gustuko izan duelako, eta horrela ez zuelako bere kondizioaren balorazio etikorik egin beharrik. Begiak itxi egin ditu. Hori bera da guk egiten duguna, munduan uneoro ematen diren injustizia guztien aurrean.

Erlazio sadomasokistatik ateratzerik dagoen galdetu aurretik, agian galdetu beharko litzateke horrelako erlaziorik ote dagoen? Nik ez dut uste hala denik. Mendeetan zehar nihilismo pasiboan murgilduta egon diren indibiduoak baino ez ditut ikusten, tokatu zaien rola bete izan dutenak, dominatzaileek dominatuek baino gusturago noski, eta nihislimo pasiboagoaz, haien indar posizioa kontuan hartzen badugu. Egotekotan sadismoa litzateke egon litekeen bakarra, izan ere, kasu askotan gozatzen baitu gizonezkoak bere posizio dominatzaileaz kontziente delako, kontzientzia horrek bestearen umiliazioaren kontzientzia dakarrelarik, ez da, ordea, berdina gertatzen dominatuarekin, zeinak egoera iraultzeko bere aukera eskasek beldurrean murgiltzen duten, beldur hori den motatakoa delarik ere, eta ez du beraz, bere egoeragatik inolako gozamenik sentitzen. Ez dago dominatua bere rol horretan jarraitu nahi izateko faktorerik. Dena dela, ez dut oro har erlazio honetan joera sadomasokistarik ikusten, joera honen helburua sofrimendu eta umiliazioaren bidezko plazera baita, nihilismoak helbururik ez duen bitartean, dagoen horratara egokitu baino egiten ez duelarik.

gizaki sadomasokista

gizaki sadomasokista 2009-03-11 10:55 #5

ez nago ados zurekin, sentitzen dut. ematen du bai, erosoa izan zaiola gizonari generoko botere erlazioan duen ohorezko postuan mantentzea, baina Bourdieuk adierazi eta demostratu bezala, ez da horrela. gizonak etengabe erakutsi behar izan du zein gizona den eta etengabe lehiatu behar izan da gainontzeko gizonezkoekin. gizonezkoari ere izeka egin zaio eta izugarri iraindu gizon nahikoa ez dela erakutsi izna duenean (kontuz, honekin ez dut esan nahi gizona eta emakumea maila bereko biktimak direnik, baizik eta gizona ere, neurri handi batean, berak sorturiko ikuspegiaren biktima dela). borroka feminista nahiko hilda dago, hilzorian, eta bidea ireki omen dio postfeminismoari. gomendatzen dizut Judith Butler.

Bestetik, erlazio sadomasokistaz ari garela, holakorik ez dagoela esaten duzu. noski, nire hitz jokua ezagutzen ez duzulako. gomendatzen dizut nire lagun baten bloga kuxkuxeatzea (goian duzu helbidea: elhombresadomasoquista.blogspot.com) eta irakurri matrize sadomasokista. hortxe ikusiko duzu esan nahi dudana. ikusten dut Nietzsche irakurri duzula nahikotxo, eta horrek erraztuko dizu irakurketa. laburbilduz, erlazio sadomasokistaren ekuaziotik plazera kentzen badugu, zer geratzen da? gizaki sadomasokista Nietzscheren gizaki nihilista baino ez litzateke izango, pasiboa zein aktiboa, berdin du. hori bai, ez dut uste nihilismo pasiboko pertsona askorik ezagutzen duzunik, aspaldi utzi genuen eta atzean nihilismo pasiboa. Nietzschek agertu bezala, egotekotan, nihilismo aktiboan egongo ginateke non gizaki handiek edo nagusiek (hombres superiores) jainkoaren lekua ordezkatu nahi duten zientziarengatik, politikarengatik edota iraganera bueltatu.

azkenik, askatasuna existitzen da, zelan ez ba? behintzat pittin bat, ez al duzu uste? edo hain da zentzugabea ezin dugula berataz ezer esan?

Sugoi

Sugoi 2009-03-11 15:53 #6

Ez omen dut ondo azaldu buruan neukan ideia. Ados nago zurekin. "Gizonak etengabe erakutsi behar izan du zein gizona den eta etengabe
lehiatu behar izan da gainontzeko gizonezkoekin. gizonezkoari ere iseka
egin zaio eta izugarri iraindu gizon nahikoa ez dela erakutsi izan
duenean", edozein rolek eskatzen duen rol hori betetzearen demostrazio etengabea egin behar izan du. Egia da. Eskoletan gertatzen den berdina ezta? Dominatzaile papera bete behar duenak dominatzaile gisa agertu behar du beti, baina kasu gehienetan, hori ez da zaila, dominatuaren erresistentziarik bortizki zapaldu beharrik ez eta ohituraren inertzia jarraituz gero. Dudarik gabe gizonezkoak beste errepresio mota bat jasan izan du, bere buruaren errepresioa, bere rolaren zama. Feminidade usaia izan zitekeen oro baztertu behar izan duelarik. Ulertzen du esaten duzuna eta badakit ez dituzula maila bereko biktima konsideratzen. Baina nik hori beste maila batean ikusten dut. Hau da, gauza batek ez du bestea kentzen. Dominatzailearen posizioa erosoa dominatuarekiko, hau da, erosoagoa da posizio hori mantentzen jarraitzea (ahalegina egin behar izanda ere), egoerari buelta ematea baino.

Irakurri nuen, matrize sadomasokistari buruzko artikulua, zure komentarioa erantzun baino lehen. Eta berriro irakurri dut orain, zerbait galdu ote nuen beldurrez (seguru gauza pilo bat eskapatzen zaizkidala oraindik ere). Jarraitzen dut gizartearen matrize sadomasokista ikusi gabe. Zenbait baldintza bete behar direla uste dut, sadomasokismoa sadomasokismo izateko. Lehenengo harremana onartua izatea bien aldetik, explizituki ez bada ere, hots, bi aldeek, sadikoak nahiz masokistak holako erlazioa bilatzea. Bigarren, plazera. Plazera ezinbesteko faktore iruditzen zait sadomasokismoa definitzeko orduan. Azkenik, jolasa. Sadomasoquistak jolas egin nahi du. Interakzioan aurkitzen du gozamena, jokuan. Ez dut uste hiru faktore hauek egungo gizartean ematen diren dominatzaile-dominatu dinamikek betetzen dituztenik.

Bukatzeko... askatasuna, berriz ere. Ez, egia esan ez dut uste askatasuna existitzen denik, termino biologikoetan. Esan bezala, aurresuposatu beharreko zerbait dela uste dut; baina zentzua aldatu zaio, orain askatasuna da gure Jainkoa, zientzia baino gehiago. Jainkoa edo, aitzakia nahi baduzu. Barbaridadeak justifikatzeko eskusa bikaina. Norberarengandik at dagoen edozer edo edozeinen menpe ez egoteari baderitzozu askatasuna, ados, badago askatasunik. Aukeratzeko aukera (valga la redundancia). Zeri deitzen diozu zuk baina, askatasuna?

Utzi iruzkina: