Iragarkiak libreki interpretatuz
Ilundu du eta autobusetik jaisten naiz, etxera joateko asmoarekin. Nire aurretik hiru neska jaitsi dira, arte ederretako ikasleak, antzaz. Markesinan dagoen iragarkiari begira geratu dira.
- Ba nik ez dut iragarki hau ulertzen –batak.
- Ez, nik ere ez. Ez gazteleraz, ez euskaraz, ez dut ezer ulertzen -besteak.
Hirugarrenak harridura aurpegia jartzen du:
- Nola ez ba? Argi dago gero. Eskubiko laranjak gizonezkoen burua errepresentatzen du: hutsik dago, gizonen burmuina bezala. Ezkerrekoa, berriz, emakumea dugu. Berdintasunik ez, beraz.
Eta lasai asko joan dira etxera. Ni neu bezalaxe.
Iruzkinak
indezent 2007-01-18 12:38 #1
Arte ederren abantailak, interpretazio propioak egiteko gaitasuna. Niri behintzat berzkoa baino originalagoa iruditu zait
Luistxo 2007-01-18 15:19 #2
Berdintasunaren aldeko iragarkiekin, nik Emakunderenarekin flipatu nuen Gabonetan. "Emakumeoi gizon indartsuak gustatzen zaizkigu, beren buruaz seguru direnak..."

Jopelas, eta gizon korriente samarrok, zer?

zerdiok 2007-01-19 00:44 #3
Kaixo Katixa,

Sustatuko blog lehiaketak zenbait blog ezagutzeko bidea eman digu, eta zurea horietako bat da. Asko gustatu zaigu zerdioken idazten dugunoi eta gure esteketan jarri zaitugu. Geroz eta sare gehiago elkarren artean hobe euskal blogosferarako.

Ea zer iruditzen zaizun gure bloga:
http://zerdiok.mundua.com

Beti prest!
zerdiok

Patxi 2007-01-19 10:55 #4
Gizonezkoon burua hutsik. Halaxe da. Ni behintzat, askotan sentitu naiz holaxe, emakume baten ondoan: burua zuri zuri, zeharo esprimituta. Esaldi - zumo - hondar txiki bakarra buruan: "zeinek ulertzen ditu?"

Iragarkiak beste zerbait adierazi nahi du noski, eta ni erabat ados nago. Banoa erropak esekitzera.

Aitor Perez 2007-01-20 16:18 #5

Aupa Katixa,

Ez nune zure alderdi kriminala ezagutzen

elkarrekin egon ginen lehengoan, gogoratzen, gasteizeko eskolan?

zorte on liburu berriaz eta animo blogarekin

Jabi 2007-01-20 19:34 #6
Espero dut ez izatea horrela, gizonen aurkako iragarki bidegabea litzatekeelako, baina agian batzuek "euren taldekoen" alde aldarrikatzeko "besteak" iraindu beharra sentitzen dute, tartean publizistaren batek agian. Espero dut, halaber, zu horrelako tesiekin bat ez etortzea...

katixa 2007-01-24 20:41 #7

Luistxo, noski gizon indartsuak gustatzen zaizkigula, beren buruaz seguru direnak eta abar. Beste gauza bat da zerekin konformatzen garen.

Patxi! Gizonezkoek burua hutsik dutela? Hortik ondorioztatu beharko dugu zu ez zarela gizona. Ez zait inporta, lasai.

Jabi, ni horrelako tesiekin ez bat, ez bi, lasai. Supermerkatuan topatzen bazaitut konfirmatuko dizut. (Erdi-auzoak garenez igual zu ere Carrefour horretara zoaz).

lilith 2007-01-28 16:51 #8

Nik ezin horren lasai hartu loa ordea! Hasieran eslogana edo irakurrita ona iruditu zitzaidan, baina pentsatzen jarrita, zerbaitek ez ninduen konbentzitzen, eta egia esan, ez dakit zergaitik, baina, diputaziotik datorren zerbaitek ezin dezake guztiz ona izan. Honako hau komentatzearren,

1. Pertsonak, pertsonak gara OSOTASUN batean eta ez inoren laranja ez zati erdi.

2. Heteronorma eta heteropatriarkatuaren balore argia transmititzen dit iragarkiak, nik ulertu dudan bezala behintzat, zeren, laranja erdi-osoa gizona da eta erdi-hutsa emakumea. Bikote heteroa.

3. Azkenik, ez dakit adostasun edo desadostasun puntua den, baina Azaroak 25eko, lema bat datorkin burura,

"No es tu media naranja, es tu exprimidor!!!"

Ze gauza ezta??

lilith 2007-01-28 16:52 #9
Portzierto oso ona buru betea eta hutsarena, jaja..!
Utzi iruzkina: