Kategoria: dfa-bfa
Ilundu du eta autobusetik jaisten naiz, etxera joateko asmoarekin. Nire aurretik hiru neska jaitsi dira, arte ederretako ikasleak, antzaz. Markesinan dagoen iragarkiari begira geratu dira. - Ba nik ez dut iragarki hau ulertzen –batak. - Ez, nik ere ez. Ez gazteleraz, ez euskaraz, ez dut ezer ulertzen -besteak. Hirugarrenak harridura aurpegia jartzen du: - Nola ez ba? Argi dago gero. Eskubiko laranjak gizonezkoen burua errepresentatzen du: hutsik da...