Interneten ere euskaraz ibiltzeko aukera Firefox-ekin

kresala 1456150589117 Kresala | 2007-01-14 15:31

Orain urtebete izan nuen Firefox-en berri. Lagun batek jeisteko esan eta honetara ohitu naiz. Erabilera errezagoa duela iruditzen ziat fitxen bidezko nabigazio bidez. Gainera, seguruagoa dela uste dut eta EUSKARAZ dago!!

Firefox-eko testigatza batzuk irakurtzeko esan digu Joxek. Testigantza guztiak software libre honen aldekoak dira, eta gehienak berdina defendatzen dute: Euskalbar tresnabarra duela eta Xuxen zuzentzaiaren aplikazioa.  Baina abantaila gehiago ere badituela diote: hizkuntzen trataera egokiagoa, leihoak blokeatzeko aukera, appletak eta instalatzeko orduan transparentzia handiagoa (kontrol gehiago), orriak erakusteko orduan estandarrak errespetatzea, eta batez ere fitxen bidezko nabigazioa defendatzen dute guztiek. Explorerren alternatiba honek indar handia duela dirudi, ala ere etxe askotan sartzeko dago oraindik, baina nik uste pixkanaka ari dela.

Oraindik ez baduzu Firefox, jaistera animatzen zaituztet, probatu eta gustatu egingo zaizue. Animatu!


Utzi iruzkina: