Lehenengo eta behin esan behar dut nik Explorer erabili dudala betidanik eta oraindik ere erabiltzen dudala. Hala ere, orain Web 2.0 ikasgaian Mozilla Firefox erabiltzen dut, irakasleak gomendatua.        Mozilla Firefoxek abantail ugari ditu, horien artean, azkartasuna, ordenagailua izorratzen bada informazioa gordetzeko aukera, pop izeneko leihoen desagerpena eta euskaraz nabigatzeko aukera. Gainera, Euskalbar erreminta barra instalatzeko aukera dago. Bertan euskarazko hainbat hiztegi eta entziklopedia eskura daude: Elhuyar, Harluxet, Wiki...


Nabigatzaile berri batekin dihardut lanean azken asteotan: Mozilla Firefox. Nabigatzaile hau Internet explorerra baino erabilerrazagoa da eta askoz hobea da erraztasun, azkartasun eta segurtasunaren aldetik. Gainera nabigatzaile euskaldunentzako aproposa. Fitxa bidez ibiltzeak lanak erraztu eta bizkortu egiten ditu eta berehala nabari da. Bestalde, pop izenez ezaguturiko leihoak ere geldiarazi egiten ditu, horri esker, publizitateak gutxiago izorratzen du bat. Horretaz gain, Firefoxekin lanean bagabiltza eta ordenagailua itzali, matxuratu edo erotu egiten bada, informazioa gordetzeko auker...


Orain dela urte bat entzun nuen lehenengo aldiz Firefox izena. Txantxiku Ikastolako informatikako klaseetan, software libre hau erabiltzeko gomendatu ziguten. Ikastolan Firefox erabiltzen hasi ginen. Etxean ere jaitsi nuen sistema hau, baina egia esateko, ez naiz software hau erabiltzen ohitu. Hala ere, ezin dut esan asko saiatu naizenik, beti errezenera jo baitut eta Internet Explorerrekin ohituta negoenez, hau erabiltzen jarraitu izan dut orain arte. Baina esan beharra daukat, Joxe Aranzabalen blogeko iritziek, nire pentsatzeko modua aldatu dutela. Guztiek bere abantailei buruz hitz ...


Epa denoi! Gaurkoan Firefox- aren inguruan mintzatuko naiz, eta aitortu behar dut, Joxek hau aipatu baino lehen oso gutxi nekiela honi buruz. Horregatik, nire ezjakintasunetik Firefoxen nondik norakoak azalduko dizkizuet. Hori bai, honi buruz informazio zehatza eta sakona nahi izanez gero, egin click hemen eta sartu gure irakasle Joxeren blogean, bertan aurkituko duzue behar duzuena eta gehiago, aditu askoren iritziak biltzen baititu. Hau da Firefox-en logoa. Bertan izenak esaten duen legez suzko azeri bat ageri da munduari bira ematen. Firefox software libre bat da, eta orainarte ia konpet...


Orain urtebete izan nuen Firefox-en berri. Lagun batek jeisteko esan eta honetara ohitu naiz. Erabilera errezagoa duela iruditzen ziat fitxen bidezko nabigazio bidez. Gainera, seguruagoa dela uste dut eta EUSKARAZ dago!! Firefox-eko testigatza batzuk irakurtzeko esan digu Joxek. Testigantza guztiak software libre honen aldekoak dira, eta gehienak berdina defendatzen dute: Euskalbar tresnabarra duela eta Xuxen zuzentzaiaren aplikazioa.  Baina abantaila gehiago ere badituela diote: hizkuntzen trataera egokiagoa, leihoak blokeatzeko aukera, appletak eta instalatzeko orduan transparentzia ...


Azken iruzkinak