Firefox vs. Explorer

vansoffthewall 1456153573982 v a n s o f f t h e w a l l | 2008-05-13 00:00

     Lehenengo eta behin esan behar dut nik Explorer erabili dudala betidanik eta oraindik ere erabiltzen dudala. Hala ere, orain Web 2.0 ikasgaian Mozilla Firefox erabiltzen dut, irakasleak gomendatua.

 

     Mozilla Firefoxek abantail ugari ditu, horien artean, azkartasuna, ordenagailua izorratzen bada informazioa gordetzeko aukera, pop izeneko leihoen desagerpena eta euskaraz nabigatzeko aukera. Gainera, Euskalbar erreminta barra instalatzeko aukera dago. Bertan euskarazko hainbat hiztegi eta entziklopedia eskura daude: Elhuyar, Harluxet, Wikipedia...

 

           

 

     Ikusten denez, Mozilla Firefoxek Internet Explorerrek baino erraztasun gehiago ditu. Hori jakinda ere, Internet Explorer erabiltzen jarraitzen dut, ez baitut Firefox erabiltzeko ohitura askorik. Beraz, hain egokia dela ematen duenez, gehiagotan erabiltzen hasi beharko dut.

                             firefox-vs-internet-explorer

 


Utzi iruzkina: